Lezoko hezkuntza komunitateak, Palestinara begira
Gure Haurrak Ere Badira plataformak deitutako elkarretaratzeak egin zituzten atzo Lezo Herri Eskolan eta Lizeoaren herriko ikastolan.
Herri Eskolako eta Lizeoko elkarretaratzeak. Palestinan Israel egiten ari den genozidioa salatzeko ekintzak ugarituz doaz. Lezoko ikastetxeetako hezkuntza komunitateak ere ari dira “aski da” esaten palestinarrak jasaten ari diren sufrimenduari nahiz izugarrikeriei. Gure Haurrak Ere Badira plataformaren deiari jarraiki, eta azken ostegunetan egin bezala, mobilizazioak egin zituzten atzo arratsaldean herriko ikastetxeetan, “Palestinako haurrak gure haurrak ere badira”.
Ondoko argazkiak ikastetxeek HITZAra bidalitakoa dira.
Gainontzeko ikastetxeetako kideek, elkarretaratzeak egin eta argazkiak egin badituzte, horiek HITZAra bidaltzeko aukera dute publika daitezen. Hori egiteko posta elektronikoz bidal daitezke irudiak.

Lizeoko elkarretaratzea.

Herri Eskolako elkarretaratzea
