Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura
Agurtzane Intxaurraga. Hika Teatroako zuzendaria.

«Publikoak erabakiko du nork sartu dituen gol gehien»

Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren Partida edo finala bihar jasoko du Herri Eskolako jolastokiak. Arte eszenikoen zirrara bizitzeko aukera izango dute aktoreek, zuzendariek, eta publikoak.

Agurtzane Intxaurraga Etxebarria.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/10/03

Sei aktore, eta hiru zuzendari. Haiek, sei antzerki testu labur landu eta horien irakurketa dramatizatua egingo dute Lezo Herri Eskolako jolastokian bihar (larunbata), 19:30etik aurrera. Lezoko III. Antzerki Testu Laburren Lehiaketaren barruko ekitaldia izango da, Lezoko Udalak eta Hika Teatroak antolatutakoa: sariketa horretara aurkeztutako lanetatik sei aukeratu zituzten epaileek, eta horiek sei aktorek bikoteka antolatuta (hortaz, bikote bakoitzak bina tetsu landuko ditu) irakurriko dituzte, hiru zuzendarirekin aurretik landuta. Ez oso aurretik. Bihar bertan emango dizkietelako testuak aktoreei, eta zuzendariei esango diete nor eta zer zuzendu behar duten. Lezoko III. Irakurketa Dramatizatu Partida izango da biharkoa. Testuen egileen, zuzendarien, aktoreen eta bestelakoan xehetasun gehiago izateko joan HITZAren webgunera. Lezoar asko izango dira biharko menuan. Hainbat xehetasun eman ditu Hikako Intxaurragak.

Hirugarrenez egin duzue Lezoko Antzerki Testu Laburren Lehiaketa, eta bihar (larunbata) horren barruko finala edo Partida izango da. Jada egonkortu den jaialdia da, ezta?
Hala da. Horrela jarrai dezala nahi dugu, gainera. Urtetik urtera hobetzen saiatu gara, eta kirol partida guztiak bezala, baldin eta zein  jokalari dagoen zelaian lehia erakargarriagoa suerta daiteke ala ez. Beraz, hirugarren Partida edo final honetarako ahalik eta jokalari onenak ekarri ditugu. Testuak ere berriak dira, nola ez. Eta apustu berezia egin dugu aurkezleekin, dantzaren mundutik datozelako. Arte eszenikoen jaialdia izango da biharkoa.

Partidaren aurkezpenean, esan zenuten bai aktore zein zuzendariek asko dutela jokoan. Zergatik?
Hau jolas bat da, baina modu profesionalean egingo dena. Arte eszenikoetako sormen prozesuak oso luzeak izaten dira. Hemen denbora bera da jokoan dagoena; oso denbora gutxian emaitza eman behar dute bai zuzendariek zein aktoreek. Bihar arte ez dute jakingo nork zer egingo duen. Hau da, entrenatzaileek ez dute jakingo euren jokalariak nor izango diren, ezta sei testu finalistatik zein egokituko zaien ere. Asko dute jokoan zentzu horretan. Gainera, haien artean bai zuzendariek nahiz aktoreek noizbait elkarrekin zerbait landu ote duten ere zalantzan jarriko nuke…

Gainera, publikoak erabakitzeko aukera izango du. Epaile edo arbitroa izango da. Haiek erabakiko dute zein testu, beraz, zein egile den irabazlea.
Publikoak erabakiko du nork sartu dituen gol gehien. Baina jakin gabe irakurketa dramatizatua izango duten sei testuak norenak diren. Hau da, baloia ikusiko dute, baina baloia norena den jakin gabe. Testu irabazlea eta egilea bozketak egiterakoan azalduko da, baita testu hori nork zuzendu duen ere.

Zirrara eta emozio asko, beraz, bihar Lezo Herri Eskolako patioan.
Hori ere bilatzen dugu. Niretzat ere zirrara berezikoa da Lezoko Irakurketa Dramatizatuen Partida, hirugarrena aurtengoa. Arte eszenikoetara jendea hurbiltzea dugu helburu, sektore hau gurean ibilbide laburrekoa delako. Herri askotan programazioari eustea kosta egiten da, eta sektorekoak garenok etenik gabe saiatzen ari gara publikoa irabazi eta fidelizatzen. Lezon zehazki, Lezo Eszena egitasmo zabalaren barrukoa da Testu Laburren Lehiaketarena, eta biharko finala.

Bide horretan honako galdera egin nion neure buruari: herri honetan zerk du arrakasta? Erantzuna futbola eta lehia izan ziren. Beraz, arte eszenikoen jarduera honi partidaren formatua ematea pentsatu genuen, ekitaldi eta publiko oso aktiboarekin.

Gazteak arte eszenikoetara hurbiltzeko nahia ere baduzue.
Bere kabuz gazteak arte eszenikoetara ez dira joaten. Ekintza zehatzetara joaten dira, bai. Baina ez era iraunkorrean. Partidaren edo lehiaren formula hortik doa, dramaturgo gazteak erakartzeko, aktore gazteek ere izango dira oholtzaren gainean, diziplina ezberdinak nahastuko ditugu. Ea jendea erakartzen dugun, gazteak bereziki,

Lezoko III. Irakurketa Dramatizatuen Partida. Protagonistak.

Irakurriko diren testuen egileak (goiko irudian haien argazkiak):

  • Eneritz Artetxe Arana.
  • Markos Goikoetxea Unzalu.
  • Xabin Fernandez Zubeldia.
  • Goiz Eder Iturain Aramendi.
  • Jurgi Sarasola Artola.
  • Idoia Garzes Aldazabal.

Testuen irakurketa dramatikoak egingo dituzten aktoreak:

  • Aktore profesionalak: Xanti Agirrezabala, Hodei Arrastoa eta Miren Gojenola.
  • Aktore hasiberriak: Edurne Agirrezabala, Ane Sarasua eta Jurgi Sarasola.

Irakurketa dramatizatuak egingo dituzten bikoteen zuzendariak:

  • Olatz Gorrotxategi.
  • Paco Revueltas.
  • Iñaki Rikarte.

Egunean musika giroa ezarriko dutenak:

  • Jaixkipe txaranga. Lezo Herri Eskolako gunera jendea erakartzeko kalejira egingo dute herritik.
  • Iñaki Sastre. Irakurketa dramatizatuei zuzeneko musika inprobisatua jarriko die.

Irakurketa dramatizatuen Partidaren aurkezleak:

  • Oihana Vesga.
  • Nerea Gurrutxaga.

Sei finalistak aukeratu dituzten epaimahaiko kideak:

  • Mikele Urroz.
  • Mireia Gabilondo.
  • Agurtzane Intxaurraga
Erlazionatutako edukiaSormena, antzerkia, zirrara eta euskara LezonFesten aroaren ondoren, kultura
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.