Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Pasaiako Mintzalaguna, prest

Sustatzaileek prest dute aurtengo ekitaldia, eta pasaitarrei dei egin diete parte hartzera eta euskaraz bizitzeko uneak sortzera.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/10/03

Asteazkenean 2025-2026 ikasturteko Mintzalagun egitasmoa aurkeztu zen Donibaneko Meipi auzoan. Iniziatiba horren helburua da euskaraz hitz egiteko ohitura sustatzea, eta, horretarako, euskaraz aritu nahi duten herritarrak talde txikitan elkartzen dira, astean behin ordubetez, giro informalean. Iaz 100 lagun inguru aritu ziren lau barrutietan euskaraz bizitzeko uneak sortzen. Aurtengo ekitaldia prest dago jada, eta Laura Ré Euskara zinegotziak, Diana de Castro AEK-ko zuzendariak, Kontsuelo Gorostidi Udal Euskaltegiko zuzendariak eta Julen Rodriguez Mintzalaguneko koordinatzaileak iniziatibaren gaineko xehetasunak azaldu zituzten.

“Euskaraz eroso eta giro onean aritzeko espazioak sortzen jarraitu nahi dugu Pasaia osoan zehar. Helburu horretan kokatzen da Mintzalagun egitasmoa, eta horretan arituko gara aurten ere. Iaz ia ehun pertsona aritu ziren, asteroko hitzorduetan zein hainbat kanpo ekintzatan, euskaraz bizitzeko uneak sortzen eta erosotasuna areagotzen”, adierazi zuen Laura Rék egitasmoaren inguruan.

Mintzalaguna honakoei begirakoa dela jakinarazi zuten:

  • Euskaraz hitz egiteko ohitura galdu duenak, berriz hartu nahi badu.
  • Euskara ikasten ari denak, ikasitakoa praktikan jarri nahi badu.
  • Euskaraz ondo moldatzen denak, lagun bat egin nahi badu.

Egitasmoak adin mugarik ez duela baietsi zuen Julen Rodriguezek. Horrez gain, ez da mailarik edo baldintza berezirik eskatzen parte hartzeko, “gogoa izatea besterik ez”. Kontsuelo Gorostidik, gainera, azaldu zuen Mintzalaguna erreminta baliagarria izan daitekeela euskaraz egiteko konfiantza irabazteko, herriko bizitzan parte hartzeko eta harreman berriak sortzeko, eta denbora librean plan atsegin eta osasungarriak egiteko.

Iaz 92 pertsonak hartu zuten parte, eta aurten kopuru hori gainditzeko erronka dutela jakinarazi zuen Diana de Castrok: “Pasaitarrontzako erronka 100 mintzalagun izatea da. Ohiko taldeez gain, gurasoen arteko taldeak ere osatu nahi ditugu, eta barruti guztietara zabaldu”.

Mintzalagunean parte hartzea doakoa da, eta interesdunek izena eman dezakete Pasaiako euskaltegietan galdetuta, helbide elektroniko bidez edo 688 64 71 59 telefonoa baliatuta.

Bidelari eta bidelagunak

Aurkezpena bukatzeko, bidelari eta bidelagun batek beren esperientziak partekatu zituzten. Bidelaria mintzapraktika eginez euskaraz ikasi nahi duen pertsona da, eta bidelaguna euskaraz praktikatzen lagundu nahi duena.

Pilar bidelaria izan da azken bi ekitaldietan, eta kontatu zuen Mintzalagun taldearen berri izan zuenean izena ematea erabaki zuela. Donibanen ari da, eta “oso gustura” dagoela aitortu du. “Oso giro ona dugu eta aurten ere jarraituko dut”.

Bestalde, Imanol Irizarrek bidelagun gisa hartu du parte azken urteetan, eta aurtengoari ere “gogotsu” ekingo dio: “Donibanen martxan jarri genuen formula oso arrakastatsua da: lau bidelagun gaude eta gure artean txandak egiten ditugu beti bat etor dadin. Jendeari jakinarazi nahi diogu, oso lanpetuta badaude ere, lau astetik behin etortzeko aukera badute, hori ere zoragarria dela”.

Sindy Avilak, berriz, aurten hartuko du parte lehen aldiz, bidelari gisa. Avila euskaltegiko ikaslea da, eta bere erronka, epe luzean, B2 maila lortzea da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.