Diabetesa hizpide, asteartean, Reina aretoan
Duintasunak antolatuta, AGD Gipuzkoako Diabetes Elkarteko koordinatzaile Arantxa Telleriak azalduko ditu gaitzaren gakoak.
Diabetesaren inguruan hitzaldia egingo dute. Diabetesaz ariko dira asteartean, hilak 7, Duintasunak antolatutako hitzaldiaren harira. Reina aretoak hartuko du eta Arantxa Telleria AGD Gipuzkoako Diabetesaren Elkarteko koordinatzaileak azalduko ditu gaitzaren gakoak, ondorioak eta aurre egiteko bideak.
18:30ean hasiko da hitzaldia eta ordubeteko iraungo du.
Diabetesa duten pertsonen kopurua 200 milioitik gorakoa zen 1990. urtean; 2022an berriz, 830 milioi pertsonatik gorakoa. Gainera, gaixotasunaren prebalentzia bizkorrago hazi dela diru sarrera ertain-txikiak dituzten herrialdeetan jakinarazi dute hitzaldiaren antolatzaileek. Gaixotasunaren ondorioetako batzuk ere aipatu dituzte: giltzurrun gaixotasuna, miokardioko infartua, garun hodietako istripua, eta gorputz adarren anputazioa.
Bukatzeko, herritar guztiak deitu dituzte hitzaldian parte hartzera.
