Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Energiaren autokontsumo kolektiborako plan bat eskatu du PSE-EEk

Mozioa aurkeztu dute sozialistek trantsizio energetikoaren arloan "ekintza zehatzak" exijitzeko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Pasaia
2025/10/04

Trantsizio energetikoaren arloan neurri zehatzak nahi ditu Pasaiako PSE-EEk. Hori horrela, jakinarazi du mozioa aurkeztu duela gaia landu eta egungo gobernu taldeak bide horretan urratsak egin ditzan. “Benetako konpromisoa eta ekintza zehatzak exijitzen ari gara gobernu taldeari, EH Bildu eta Podemosi”, esan du Lore Suarez, sozialisten bozeramaleak.

Alkateari, “lidergo falta” eta gobernu taldeari “paralisia” egotzita, energia komunitateen sustapena “atzean” utzi dutela esan du Suarezek, “hauteskunde garaian agindu bazuten ere”. Pasaia aitzindari izan zela lehen energia komunitatea sortu zuelako gaineratu du sozialistak, “tokiko industriak eta aldundiko Jasangarritasun sailak sustatuta, baina ordutik egungo gobernu taldeak ez dio jarraikortasunik eman proiektuari, ezta komunitate berririk bultzatu ere. Bi urte geroago, hitzaldi batzuk antolatzeko eskaera baino ez diote egin aldundiari”.

Mozioan bost puntu zehatz aipatu dituzte sozialistek. Anbiziotsua den plan bat diseinatzea udalerri guztian barrena autokontsumo kolektiboaren eredua zabaltzeko; partekatutako energia berriztagarria ezartzeko udal espazioak identifikatzeko azterketa egitea;  aldundiak eskura jartzen dituen bitarteko eta laguntzak baliatzea;  merkataritza eta herritarren parte hartzea sustatzeko formazio eta sentsibilizazio programa sortzea; eta azkenik, gardentasuna bermatzea aldiro egindako aurrera urratsen berri emanez plenoan.

Bukatzeko “ekintzetara pasatzeko unea” dela esan du Suarezek, “Komunitate energetikoek herritarrentzat dituzten onura ekonomiko, sozial, eta anbientaletarako aukera kentzen ari da gobernu taldea”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.