Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Pentsio publikoen defentsan jarraitzen dute kalean

Zazpi urteko borrokaldi luzearen bidez hainbat lorpen eskuratu badituzte ere, oraindik orain "oinarrizko eta ezinbesteko" diren beste arlo asko zintzilik direla esan dute pentsiodunek.

Pentsiodunak gaur kalean.Duintasuna
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/06

Zazpi urteko borrokaldi luzearen bidez hainbat lorpen eskuratu badituzte ere, oraindik orain “oinarrizko eta ezinbesteko” diren beste arlo asko zintzilik direla esan dute pentsiodunek. Gaur berriro atera dira kalera, hileko lehen astelehenero egiten duten moduan, pentsio duinak eta bizitzako nahikoak eskatzeko, baina baita herritar guztien ongizaterako ezinbestekoak diren zerbitzu publiko duinak exijitzeko.

Pentsioen balioa handitu eta  murrizketak bertan behera uztea lortu dutela jarri dute nabarmen gaurko protestan, baita premiazko aldarrikapen asko ez direla aintzat hartu ere, “gainera, eraso berriak daude mahai gainean”. Horien artean urtarrilean KPIaren araberako errebalorizazioak bertan behera uzteko saiakera egin zutela hainbat alderdik ekarri dute gogora, “PSOE, Sumar, ERC, EAJ CC, UPN, eta PPk11/2024 dekretua onartu zuten, pentsiodunak lan bizitza luzatzera behartuz lan prekarioa eta pentsio eskasa uztartuz”.

Murrizketak aurreikusi dituzte gainera, gerrako gastuak Barne Produktu Gordineraino igotzeko erabakiengatik, “erabaki horiek murrizketak ekarriko dituzte zerbitzu eta prestazio publikoetan zein pentsioetan. gero eta esku gutxiagotan aberastasuna pilatzearen eta baliabideez jabetzeko gerren aurka gaude. Palestinan egiten ari diren genozidioa da politika horren frogarik odoltsuena”.

Gasteizko Legebiltzarrean izan berritan, Espainiako hiriburua dute orain begiz jota. Izan ere, hilaren 25ean berriro pentsio publiko duinak eta nahikoak eskatzeko manifestazioa egingo dute Madrilen. Protesta horretan gaurko pentsiodunentzat eta datozen belaunaldientzat egingo dute pentsio duinen eskaera. Zazpi dira egingo dituzte eskaera zehatzak: Lanbide arteko gutxieneko soldataren adineko gutxieneko pentsioa, eta  hori batez besteko soldataren %60 izatea; genero arrakala “eskandalagarria” behingoz bukatzea; Gizarte Segurantzaren kontuen auditoretza; pentsioen balioa KPI errealaren arabera handitzea eta galdutako eros ahalmena berreskuratzea; pribatizaiorik ez, ez enpleguko pentsio planei; penalizazio gabeko erretiro aurreratuak 40 urteko kotizazioarekin; euro bakar bat ez armamenturako ezta gerrarako ere, “gastu militarrak, helburu sozialetarako”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.