San Juanek banderak bedeinkatuko ditu hilaren 25ean
Aurtengo denboraldian lortutako banderak Bonantza elizan bedeinkatuko dituzte. Ondoren, bazkaria egingo dute frontoian. Bazkariko sarrerak salgai daude jada, klubeko dendan.
San Juan-Koxtape Arraun Elkarteak aurtengo denboraldian lortutako banderak bedeinkatuko ditu hilaren 25ean. Horiek Bonantza elizan bedeinkatuko dituzte, eta desfilean joango dira bertara. Banderak bedeinkatu ondoren, bazkaria egingo dute Donibaneko frontoian, 14:00etan. Eguna festa giroan bukatzeko, dantzaldia egingo dute DJarekin, 17:00etatik aurrera.
Bazkariko sarrerak salgai daude jada, eta klubaren dendan eskuratu ahal izango dira hilaren 6an, 8an, 10ean, 13an, 15ean, 17an eta 20an, 18:00etatik 20:00etara bitartean. Helduen menuak iberikoak, entsalada mistoa, hegaluzea parrillan pistoarekin, baserriko oilaskoa parrillan, limoizko sorbetea cavarekin, ogia, kafea eta edariak izango ditu. Haurrek, aldiz, iberikoak, urdaiazpiko kroketak, hanburgesak parrillan patatekin, izozkia, ogia eta edariak jango dituzte.
