Hizkuntzaren Garapenaren Nahasmendua ikusarazteko, emanaldia
Emanaldi berezia egingo du ostiralean, hilak 10, Andra Mari abesbatza & Orkestra TEL Euskadi Hizkuntzaren Garapenaren Nahasmendu elkartearekin batera eta Kutxa Fundazioaren babesarekin Lekuona Fabrikan.
Emanaldi berezia egingo du ostiralean, hilak 10, Andra Mari abesbatza & Orkestra TEL Euskadi Hizkuntzaren Garapenaren Nahasmendu elkartearekin batera eta Kutxa Fundazioaren babesarekin Lekuona Fabrikan. Askorentzat ikusezina den baina herritarren %3 eta %7aren artean eragiten dien gaixotasunaren aurrean, gizartea sentsibilizatu eta errealitate hori zabaldu nahi dute emanaldiaren bidez. Hizkuntzaren nahasmenaz mintzo den Aitziber eta Lau Urtaroak ipuin berezia aurkeztuko dute emanaldi horretan.
Hiru protagonista ditu ipuinak: neskato bat, bere aitona eta bere amona. antolatzaileek azaldu dutenez, kontakizun intimo horrek, «nahasmendu hori duten adingabeak ipuinaren pertsonaiekin identifikatzea lortu nahi du, eta beren gisakoen eta ingurunearen enpatia izatea».
Tartekia lerro bakarrekoa
Ipuina hiru kontalarik eramango dute taula gainera, eta Andra Mari orkestrak Antonio Vivalediren musika interpretatuko du.
Horrela, hitzak, irudiak eta musika batzen dituen proposamena eramango du Andra Mari Abesbatza & Orkestrak Lekuona Fabrikara, 19:00etatik aurrera, eta herritar guztiak deitu ditu bertaratu eta emanaldiarekin gozatu, baina batez ere, nahasmendua duten horien lekuan jartzera, tarte batean bada ere.
