Intsektuentzako babeslekuak sortuko dituzte
Tailerra egingo dute Fanderiako Errotaren hileko eskaintzaren barruan.
Amona mantangorria Landare-zorriei aurre egiteko erabili izan da Fanderiako errotak ondu du hilabeterako ekintza agenda. Ohikoa den bezala, hileko bigarren asteburua izanik, errota zabalik izango da larunbata eta igandean, 10:30etik 14:00etara. Bertaratzen direnek, historia ezagutu, martxan ikusi eta ibaiak errotaren funtzionamendurako eta ekosistema gisa duen garrantziaren berri jasoko dute.
Larunbatean bertan, gainera, —hilak 11— 10:30etik 11:30era, loreen polinizazioan eta lorategi eta baratzetako izurriteen kontrolean ezinbesteko diren intsektuentzako babesleku txikiak eraikitzeko tailerra egingo dute. Negu gorrian babeslekua eskainiko diete gure ingurunearentzat hain garrantzitsuak diren animali horiei. Honako jarduera, ohi bezala, bereziki familiei begira antolatu dute. Doakoa izango da, baina aurretik izena eman beharko da parte hartu ahal izateko. Horretarako bideak, Turismo bulegoaren 943 49 45 21 telefono zenbakia edo posta elektronikora mezua bidaltzea (klikatu hemen); edo 690 72 02 64 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikora mezua bidalita (klik egin hemen).
