Podemosek Palestinaren adierazpen instituzional bat adostu nahi du
Pasaiako Podemosek Palestinako egoeraren inguruko adierazpen instituzional bat adosteko proposamena luzatu die Pasaiako Udala osatzen duten alderdi politiko guztiei. Orain gainontzeko alderdien erantzunaren esperoan dago.
Pasaiako Podemosek Palestinako egoeraren inguruko adierazpen instituzional bat adosteko proposamena luzatu die Pasaiako Udala osatzen duten alderdi politiko guztiei. Orain gainontzeko alderdien erantzunaren esperoan dago. Alderdi moreak bost puntu landu ditu adierazpenean, honakoak:
- Pasaiako Udalak ofizialki onartzea Israelgo agintariek eta indarrek Gazan herri palestinarraren aurkako genozidioa egin izana, Genozidio Delitua Prebenitzeko eta Zigortzeko 1948ko Konbentzioaren baitan. Israelek konbentzio hori sinatu zuen.
- Pasaiako Udalak Israelgo egungo gobernua kondenatzea ekintza genoziden arduradun gisa, buruzagi nagusien erantzukizun zuzena adieraziz biztanleria palestinarraren aurkako suntsipen sistematikoko estrategia horretan.
- Pasaiako Udalak erabakitzea gaur egungo edo etorkizuneko harreman instituzional guztiak haustea Israelgo gobernua eta genozidioa babesten edo legitimatzen duen edozein erakunde publiko edo pribaturekin, eremu guztietan (kirola, ekonomia, akademikoa, kulturala edo beste mota batekoak).
- Pasaiako Udala bat etortzea erakundeek egindako ondorioekin eta salaketekin. Honakoak: Nazio Batuen Erakundea (NBE), Genozidioaren inguruko Nazioarteko Ikerketa Elkartea, B’Tselem, Physicians for Human Rights-Israel, Amnistia Internazionala, Mugarik Gabeko Medikuak, Human Rights Watch, Giza Eskubideen aldeko Nazioarteko Federazioa eta Lemkin Institute for Genocide Prevention, besteak beste. Erakunde horiek Israelek Gazan egindako jarduera genozidak salatu dituzte.
- Pasaiako Udalak Euskal Herriko, Espainiako eta Europako Batasuneko erakunde publiko guztiei eskatzea nazioarteko legezko betebeharrak hartzea genozidioa geldiarazteko. Horren barruan sartzen dira Israelgo gobernuarekin kooperatzea eta genozidioa ahalbidetzen duten armen, funtsen edo baliabideen transferentziak etetea.
