Udazkenak ipuin hotsa du Andreonen
Martxan dira herriko liburutegiko ipuin kontaketa saioak. Gaur, Mikel Susperregi 4-7 adin tarteko herrikideen aurrean izango da.
Gaur, etxean jokatuko du Mikel Susperregik. Jada hasi dira Andreone Lezoko Udalaren Liburutegiko udazkeneko ipuin kontaketa saioak. Lehena joan den asteko asteazkenean izan zen (Amaia Puin ipuin kontalariarena), eta bigarrenari gaur (hilak 8, asteazkena) eutsiko dio Mikel Susperregi lezoarrak, Goazenba! ipuina kontatuko dielako 4-7 adin tarteko herrikideei. 18:15ean hasiko da saioa. Udazkeneko datozen emanaldiak ere asteazkenez izango dira, denak 18:15ean.
Beraz, gaurkoaz aparte, hona gainontzean izango diren kontaketak:
- Hilaren 15ean. Lur Kortak Ipuinekin jolasean kontatuko die haurrei.
- Hilaren 22an. Liburu erraldoia lanarekin izango da Pello Añorga Lezon.
- Azaroaren 5ean. Ixabel Agirresaroberen txanda Atean kax-kax kontatzeko.
- Azaroaren 12an. Maite Frankoren esku Bizar urdin kontatzea.
- Azaroak 19. Aparteko ipuinak azalduko dizkie umeei Ana Apikak.
