Etxetxoren auzolana, larunbatean
Iparragirre eremuko barrakoien ingurua eta Memoriaren basoa txukuntzera joateko deia degin die Etxetxok lezoarrei.
Boluntarioak, barrakoietako batean lanean. Irmo darrai Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren Taldeak herriko ondare historikoa mantentzeko eta ezagutarazteko zereginean. Bide horretatik, enegarrenez, Iparragirre eremuan dauden frankismoaren esklaboen edo trabajadoreen barrakoiak nahiz Memoriaren Basoa garbitu eta txukuntzeko auzolanera deitu dituzte herritarrak larunbaterako (hilaren 11rako). “Barrakoiak garbitzen jarraituko dugu. Horretarako zure laguntza behar dugu”, adierazi dute taldekideek.
Larunbateko 09:30ean Tiñelun gelditu dira, handik Iparragirre aldera joateko. Auzolanerako arropa eta oinetako egokiak eraman ditzatela eskatu diete agertzeko asmoa dutenei.
