Negu baratzaz ariko da Furgobaratza asteartean
Doakoa izango da tailerra eta Baratze Parkearen erabiltzaileei zein gainontzeko herritarrei irekia izango da.
Doako tailerra egingo du Furgobaratzak Baratze Parkean datorren asteartean. Neguko baratzaren gainean ariko dira, eta vbaratzetakoe rabiltzaileez gain interesa duen edozein herritar bertara daitekeela azaldu dute antolatzaileek.
Neguan baratzari ahalik eta probetxu gehien ateratzeko landatu daitezkeen barazkien gainean mintzatuko dira, zehazki.
Hitzaldiaz gain, Furgobaratzak ohiko zerbitzuak eskainiko ditu, aholkularitza baratzeko gaietan, plantel eta hazi ekologikoak… Tailerra 18:00etatik 19:30era izango da, Arramendiko Baratze Parkean. Furgobaratzaren egutegia kontsultatzeko, klik egin hemen.
