San Juan baleontzia azaroaren 7an uretaratuko dute
Albaolak XVI. mendeko baleontziaren erreplika bat egin du, garaiko teknikak eta elementuak baliatuta. Kanadara joateko asmoa dute orain.
Albaola Itsas Kultur Faktoriak esperotako berri bat iragarri du gaur: San Juan baleontzia azaroaren 7an uretaratuko dute. San Juan XVI. mendeko baleontziaren erreplika bat da, eta Pasaiako egoitzan eraiki dute azken urteetan, garai hartako teknikak eta elementuak baliatuz. Pasaian eraikitako itsasontzia Red Bayn hondoratu zen, 1565ean. Baleontzi horretan Ternuara joaten ziren, eta orain erreplika bukatuta dagoela, Kanadara joateko asmoa dutela plazaratu du Albaolak.
