Aralarrera ibilaldia, Girizia mendizale elkartearen eskutik
Igandean egingo dute txangoa. Hamabost kilometro terdiko bidea egingo dute, mila metroko desnibelarekin.
Girizia mendizale taldea. Mendi ibilaldi bat antolatu du Girizia mendizale elkarteak, Lizarrustitin hasi eta Aralarko San Mielen amaituko dute. Urriaren 19an izango da, eta 07:30ean bilduko dira, Haurtzaron.
Ibilbidea 15 kilometrokoa izango da eta 1.000 metroko desnibelarekin arituko dira. Sei orduko ibilaldia egingo dute (atsedenak barne). Oiartzunen hartutako autobusak Lizarrustin utziko ditu mendizaleak, eta hortik Arginburuetara abiatuko dira. Ondoren, Arangundik, Uztokitik eta Saldisgaindik pasako dira, eta azkenik, Amurginetik San Mielera. Bazkaria nor berak eraman beharko du, eta edaria erosteko aukera izango da.
Autobusaren prezioa 25 eurokoa da, eta izen ematean 15 aurreratu beharko dira. Autobuseko tiketak Garmendi txokolategian edo online eskuratu daitezke.
