Biharko alkateordetzak, bertan behera
Biharko lanuzte orokorrak eta mobilizazioak daude deituta Gazako herriari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko. Hori dela eta, alkateordetzak astebetez atzeratuko dira.
Biharko (hilak 15, asteazkena) lanuzte orokorrak eta mobilizazioak daude deituta Gazako herriari elkartasuna adierazi eta genozidioa salatzeko. Testuinguru horretan, Pasaiako Udal Gobernuak erabaki du biharko aurreikusita zeuden alkateordetzak astebetez atzeratzea, herritarrek mobilizazioetan parte hartu ahal izateko.
Bihar izan ordez, lau barrutietako alkateordeek hilaren 22an artatuko dituzte herritarrak, 18:00etatik 19:30era bitartean. Bertara joateko ez da beharrezkoa aurretiko hitzordua eskatzea, baina Aintzane Tabernak, Miguel Mari Torreak, Iraitz Pazosek eta Mikel Garciak herritarrei eskatu diete, ahal den kasuetan, mezu elektroniko bat bidaltzea aztertu nahi den gaia eta hitzordura joateko gutxi gorabeherako ordua aipatuz.
Harremanetarako kontaktuak
- Antxo: 943 24 85 10 eta helbide elektronikoa. Anbulatorio zaharrean, Oarso kalea 12.
- Donibane: 943 00 43 44 eta helbide elektronikoa. Arizabalo jauregia, Donibane kalea 19.
- San Pedro: 943 39 93 48 eta helbide elektronikoa. San Pedroko alkateordetzan, Herriko plaza3.
- Trintxerpe: 943 00 43 04 eta helbide elektronikoa. Trintxerpeko alkateordetzan, Euskadi etorbidea z/g.
