Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Ekintzarik txikienak ere baduelako garrantzia

Asteklima egingo dute hilaren 17tik 25era bitartean, eta horren barruan, egitarau zabala antolatu du Errenteriako Udalak. Gaur aurkeztu du.

Gaur aurkeztu dute Asteklima Yolanda Martin zinegotziak eta Niko Bengoetxea teknikariak. Atzean estadioko eguzki plakak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/14

Euskadiko Klima eta Energiaren Astea Asteklimarekin bat egin du Errenteriako Udalak eta horren barruan, publiko zabalari begira jarduera sorta antolatu du. Hilaren 17tik 25era egingo dute, eta helburua euskal gizartea trantsizio energetiko eta klimatikoaren inguruan kontzientziatu eta mobilizatzea da. Ekintza orok, txikia izan arren, badu bere garrantzia leloarekin egingo dute astea aurten; seigarren ekitaldia du honakoa.

Yolanda Martin Ingurumen zinegotziak eta Niko Bengoetxea Jasangarritasun teknikariak aurkeztu dute Errenteriako Udalak ondu duen programazioa, “herritarrak klima aldaketaren aurrean konpromiso pertsonalak hartzera motibatzen jarraitzea da asmoa”. Ondutako askotariko programak kultura proposamen ezberdinak uztartzen ditu, zehazki, zinema eta antzerkia eta haurrei zein helduei zuzenduta dago. Horrekin batera, hausnarketarako eta ekintzarako espazioa ere eskaintzen du.

Gaurko agerraldia Mikel Odriozola estadioan egin dute. Ez da ausazkoa izan aukeraketa hori, izan ere, eguzki plakak jarri dituzte bertan eta Martinek azaldu duenez Jasangarritasun arloan egiten ari diren lanaren erakusgarri jarri nahi izan dute, “100 kilowatteko potentzia dute plaka horiek, eta gainera argiteria berritu eta LED sistema jarri da”. Plaka horiek sortzen duten energiaren bidez 6 udal eraikin elikatzen direla azaldu du Bengoetxeak, “autokontsumo kolektiboan dago eta ez da beraz, sarerik behar. Tartean, Aldakoenean, estadioan bertan eta Beraungo hainbat igogailuetarako baliatzen da unean sortutako energia”.

Ipuin kontaketarekin hasiko da jarduera astea. Liburu bat mundu bat ipuina kontatuko dute Mestiza elkartearen eskutik 17:30ean Lekuona Fabrikaren plaza berdean. Klima aldaketaren ondorioak aztertzen dituen emanaldia 6 urtetik gorako haurrei begirakoa. Emanaldia euskaraz izango da, doan, baina sarrera behar da.

Hurrengo hitzordua, hilaren 20an izango da, Ordurako Wall-e filmaren emanaldia lotu dute. 19:00etan izango da Niessen Zinemetako bigarrena retoan. Ozzinemak lagunduta antolatu dute emanaldia. Doan izango da baina sarrera beharko da.

Tailerrak ere antolatu ditu udalak astearen barruan. Hilaren 21ean izango da lehena: Etxean energia aurrez dezakezu erosotasunik galdu gabe. Etxean  energia eta dirua aurrezteko gomendioak emango dituzte tailerraren bidez, eta parte hartzeko izena eman behar da hilaren 17a baino lehen (klik hemen) edo 628 53 23 03 telefono zenbakira deitu. Xenpelar Etxean izango da tailerra 18:30etik 20:00etara. Bigarren tailerra etxebizitzarako berokuntza sistemarik egokienaren gainekoa izango da eta horretan parte hartzeko ere izena eman beharko da hilaren 21a baino lehen. Reina aretoan izango da tailerra, 18:30etik 20:00etara.

50/50 proiektuari ere egingo diote tartea. Zehazki Cristobal Gamon eta Bizarain ikastetxeetako proiektua izango dute hizpide. Hilaren 22an hitzaldia egingo dute horretarako, Reina aretoan. 50/50 proiektua Errenteriako Udalaren eta ikastetxe publikoetako erabiltzaileen eta langileen arteko akordioan oinarritzen da, eta instalazioen eguneroko erabileran eta kudeaketan energia aurrezteko ekintzak inplementatzea du helburu. Bizarain Ikastolako eta Cristobal Gamon ikastetxeko erabiltzaileek beren esperientziaren berri emango dute.

50/50 proiektuaren Sari banaketa ekitaldia egingo dute hilaren 24an, 10:00etatik 12:00etara Oarsoaldea Garapen Agentziak antolatuta, Reina Aretoan. Ekitaldi honetan 50/50 proiektuan parte hartu duten ikasleek energiaren erabilera egokiaren alde egindako lana balioetsiko dute baita saria jaso ere. Karmengo Ama Ikastetxea (Pasaia), Elizalde Herri Eskola (Oiartzun), Lezoko Herri Eskola (Lezo), Cristobal Gamon Ikastetxea eta Bizarain Ikastola (Errenteria-Orereta). Egun berean, 18:30etik 20:00etara Natur potea antolatu dute Fanderiako Errotan. Añarbeko basoaren bioaniztasunari lotutako gaiak giro informalean lantzeko hitzordua izango da Jorge Gonzalez adituaren eskutik. Ondoren, pintxo potea izango da. Hitzaldia gaztelaniaz izango da.

Astea bukatzeko Matraka Ma Non Troppo antzezlana emango du Traka Matraka konpainiak, Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian. Objektu sinpleek bizitza hartu eta musika bihurtzen dituen mundua, ikuskizun antzeztu eta musikatua. 50 minutuko iraupena izango du eta emanaldia euskaraz izango da. Ez da sarrerarik behar.

Sarrera behar duten ekitaldietarako Lekuona Fabrikan eskuratu ahal dira, edota online (klik hemen).

Aste osoan zehar, gainera, gaiarekin lotutako liburuak izango dira Lekuona Fabrikako bibliotekan, zein aldakoenean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.