Palestinarekin konpromisoa, Pasaian
Palestinako herriaren babeserako hainbat lanuzte eta mobilizazio izango dira bihar (asteazkena). Pasaian goizez eta arratsaldez egingo dituzte.
Palestinako herriaren babeserako Donibanen egindako elkarretaratze baten artxiboko irudia. Biharko (hilak 15, asteazkena) Palestinako herriaren kontra Israel egiten ari den genozidioari kontrakotasuna adierazteko lanuzteak deitu dituzte sindikatuek goizez, eta arratsaldez Palestinako herriarekiko konpromisoa adierazteko mobilizazioak egingo dira herrietan. Pasaian ere hala izango da. HITZAk dituen datuen arabera, Donibanen eta San Pedron izango dira mobilizazio horiek. Informazio gehiago izatekotan, albiste hau osatuko du hedabide honek.
Sindikatuen manifestazio handiak Hego Euskal Herriko hiriburuetan izango dira. Gipuzkoakoa Donostian da, 12:30ean Bulebarretik hasita. Aurrez Pasaian ere izango dira ekintzak.
San Pedron, 10:45etik informazio piketeen erronda izango da barrutitik, Torretik hasita. Ondoren 11:30ean Donostiako mobilizazio orokorrera joango dira. Arratsaldean, 19:00etatik zehazki, burrunba egingo dute frontoitik hasita.
Donibaneko udaletxearen aurrean langileen elkarretaratzea izango da biharko 11:00etan hasita. Arratsaldean, 19:30ean, Gernika-Palestinak deitutako burrunbari ekingo diote.
Langileen lanuzteez gain, ikastetxeetan egin osorako geldialdiak izango dira. Pasaia-Lezo Lizeoko langileek, esaterako, bat egin dute sindikatuek ikastetxeetan deitutako egun osoko lanuztearekin.
