Denboraldi berria prestatzen ari da Zintzilik Irratia
Ekarpena egin nahi duen orok irrati librearen ateak zabal-zabalik ditu.
Denboraldi berria prestatzen ari da Zintzilik irratia. Hasiko dena, 41. denboraldia izango da, eta ohi bezala, ekarpena egin nahi duen orok irrati librearen ateak zabalik dituztela jakinarazi dute.
Hala, podcasta edo irratsaioa egin nahi dutenei, irratia ezagutu eta nola funtzionatzen duen jakin nahi dutenei edota bere funtzionamenduaren edo filosofiaren parte izan nahi dutenei gerturatzeko gonbita egin diete. Interesa dutenek, irrati librearen posta elektronikora mezua bidali behar dute (klik hemen) edota sare sozialetara mezua bidali; ondore Zintzilik Irratiko kideak jarriko dira haiekin harremanetan.
