'Masusta Erreximenta' liburua aurkeztuko dute ostegunean, Trintxerpen
Ekaitz Bergaretxe idazleak bere liburua aurkeztuko du hilaren 23an Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan. Euskal herritar baten bizipenak jaso ditu eleberrian.
Ekaitz Bergaretxe idazleak Masusta Erreximenta liburua aurkeztuko du ostegunean (hilaren 23an) Trintxerpeko liburutegian, 19:00etan. Bergaretxek euskal herritar baten bizipenak jaso ditu eleberrian. “Ausardiaz eta zintzotasunez idatzitako lan honek herri zintzilikatu baten itzaleko bizia islatzen du; hutsalkeriaz mozorrotutako ezohiko egunerokoa, eta epikaren analisi pertsonal poetikoa. Geure iragana hurbiletik ezagutzea da historiaren funtsa”, adierazi du Pasaiako Udalak liburuaren gainean. Sarrera doakoa da, aretoko edukiera bete arte.
