Mendiola-Ulia ibilbide neurtua, igandean
Trintxer Mendi Taldeak probaren XXXII. ekitaldia egingo du. Mendizaleak 08:00etan irtengo dira, Trintxerpeko azokatik. 14:30ean bazkaria egingo dute, Trintxer elkartean.
Akueduktu zaharra. Trintxer Mendi Taldeak Mendiola-Ulia ibilbide neurtuaren XXXII. ekitaldia egingo du igandean (hilaren 26an). Mendizale batez, biz edo hiruz osatutako taldeak minutuz minutu irtengo dira Trintxerpeko azokatik, 08:00etatik aurrera. Talde bakoitzak ibilaldian izango diren lau puntuetan txartelak zigilatu beharko ditu. Hiru kontrol puntu ibilbidean zehar izango dira, eta, azkena, helmugan. Helmuga Serafin Esnaola plazan kokatuko dute, eta bertan hamaiketako bat egingo dute parte hartzaile guztiek.
Trintxer Mendi Taldeko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte parte hartzeko. Bazkide ez direnen prezioa 12 eurokoa da, eta haurrek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Pasaiatik umeekin mendiraren eskutik, haurrekin ibilbide laburrago bat egiteko aukera izango da, 08:30ean.
Goizeko izerdia bota ondoren, bazkaria egingo dute Trintxer elkartean, 14:30ean. Bazkariko txartelek 25 euroko kostua dute.
