Ahoztar Zelaietak 'El Pradalismo' bere azken liburua aurkeztuko du Gaztañon
Gaztaño auzoko lokalean izango da hilaren 31n, ostirala. Joan den irailean argitaratu zuen liburua Txalaparta argitaletxearen Orreaga sailaren barruan.
Ikerketa kazetaria da Ahoztar ZelaietaTxalaparta argitaletxea El Pradalismo. El ocaso de los JoBuBi —Bizkaiko burukide gazteak izendatzeko erabiltzen dute JoBuBi— ondu duen azken liburua aurkeztuko du Ahoztar Zelaieta Zamakona, idazle, ikerlari eta kazetariak Gaztaño auzoko lokalean hilaren 31n, ostirala. Joan den irailean argitaratu zuen liburua Txalaparta argitaletxearen Orreaga sailaren barruan. Aurkezpena Gaztañoko auzo elkarteak urtero antolatzen duen hitzaldi zikloen barrukoa da, eta 19:00etan hasiko da. Iñigo Urkulluren urteetako agintaldiaren ondotik, 2024an heldu zen Imanol Pradales, eta EAJren aparatua “astindu” duen belaunaldiaren protagonista bihurtu dela dio idazle eta ikerlariak, “alderdiaren hauteskunde higadurarekin batera heldu zen Pradales, eta ordura arte alderdiaren botere nukleoa zen JoBuBi Bizkaiko Gazte Burkideen gainbeherarekin”.
Alderdiaren birkonfigurazio azaltzen duten bide, aliantza eta barne tentsioak bildu ditu liburura Zelaietak, “interes sareek, maniobra ilunek eta kontrol politiko eta mediatiko modu berriek markatutako berrikuntzaren figura zentral gisa jarri du bere burua Padralesek. Harekin batera, euskayetanoak eta soziologoen klana ezinbestekoak dira egungo egitura politikorako”.
Finean, EAJren barneko boterearen funtzionamendua ulertzeko saiakera dela liburua azaldu du Zelaietak, “bere klanen arteko influentzia banaketa eta horrek erakundeentzat zein jendartearentzat dituen ondorioak azaltzen dut”. Horrekin batera, Pradalesen ibilbide politikoaz ere mintzo da, erakusteko EAJn boterearen kudeaketa berri baterako trantsizio figura dela lehendakaria.
Ez da berria Gaztañoko auzo lokala Zelaietarentzat. Iaz, La ertzaintza que viene. Tecnologia de hipervigilancia y capitalismo de consultoria aurkeztu zuen bertan. 2022ko urtarrilean Residencias SA liburua aurkeztu zuen. 2020an, berriz, bi liburu aurkezpen egin zituen Gaztañon: Zaldibar zona cero eta El narco oasis vasco.
Liburu aurkezpena hilaren 31n izango da, ostiralarekin, 19:00etan eta antolatzaileek bertaratzera deitu dituzte herritarrak.
