Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Beldurgarria izango da Kalabazaren Bidea

Ate joka da Gau Beltza, beste urte batez. Gero eta gehiago dira Kalabazaren Bidearekin bat egiten ari diren eragileak.

Kalabazaren Bidea, Gau Beltzaren barruan Errenteria-Oreretan.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/23

Gau Beltza antolatu du aurten ere Orereta Ikastolak. Ez da bakarrik aritu, ohi bezala, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean ondu du herriko txokoak beldurrez beteko dituen festa: Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea, Amulleta Danborraren Kofradia, Herri Arte Eskola, Urdaburu Mendizale elkartea,  Xenpelar AEK, eta Gaztañoko auzo elkartea. Beste bi eragile batu dira aurten: Koldo Mitxelena ikastetxea eta Koldokide guraso elkartea.

Santa Klara kaletik abiatuko da 19:30ean Kalabazaren Bidea, eta herriko hainbat kale zeharkatuta, ordubetera Agirre Lehendakariaren plazan bukatuko da sorpresaz betetako bidea. Kalabazaren gurdiarekin, Kuiandererekin, trikimako gaineko orekariekin, dantzaz zein musikaz eta kriseilu nahiz lastargien argipean egingo dute, mozorrotuta, uzta garaia agurtu eta neguan sartzeko Kalabazaren Bidea. Ibilbidean zehar, hainbat txokotan, emankizunak ikusteko aukera izango da, baita bukaeran ere, Agirre Lehendakariaren plazan.

Horiek bukatuta, suzko zezenaren jirabirekin Beldurraren Eltzean izuak erre bitartean bukatuko da festa.

Hilaren 31n, ostiralarekin, egingo dute Gau Beltza, eta herritar orori egin diote gonbidapena parte hartzeko.  Horretarako hainbat modu proposatu ditu Orereta Ikastolak. Kalabazaren bidea eginez. Horretarako etxeko trapu eta arropa zaharrekin mozorrotuta joateko eskatu dute ahal dela.

Beldurrak paper batean idaztea da beste aukera, festaren amaieran Izuen Eltzean erretzeko. Etxea eta ingurua apaintzea ere balekoa da; kalabazekin, kriseiluekin, oihal zuriekin. Azkenik, ingurukoak festan parte hartzera gonbidatzea da beste aukera. Zazpigarrenez, Beldurrezko mikroipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa antolatu dute Gau Beltza eta Euskararen Eguna (abenduak 3) lotzeko, gainera. Horretan parte hartzera ere deitu dute (klik hemen)

Ondoko bideoa Orereta Ikastolarena da.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.