Antzerki amets gehiago, Berrobitik eta Oiartzundik Lezora
Larunbat eta igandean Antzerki Ametsetan zikloko azken bi emanaldiak egingo dituzte Gezala Auditoriumean.
Oiartzungo Txinalka antzerki taldeko kideak, 'Gaizki ulertuak' antzezlana bitartean. Bigarren asteburua izango du datorrena Antzerki Ametsetan zikloak, antzerki talde amateurren Lezoko topaguneak. Bi emanaldi izango dira Gezala Auditoriumean larunbatean eta igandean. Biak ala biak 19:30ean hasiko dira, bost euroko prezioa dute sarrerek, eta Berrobiko Txalo-talo nahiz Oiartzungo Txinalka izango dira herri izaerako antzerkigintza lezoarrei hurbilduko dietenak.
Txalo-talok klasiko bat ekarriko du Gezalara larunbatean Kutsidazu bidea, Ixabel. Oiartzuarrak, berriz, Gaizki ulertuak antzezlanarekin aurkeztuko dira Lezoko igandean.
