Jose Luis Ansorena Bekaren irabazleen emanaldia, larunbatean
Jessica Duarte akordeoi jotzailea eta Ines Lopez-Gallagher cello jotzailea izan dira irabazleak aurten.
Jose Luis Ansorena zenaren artxiboko irudia, Errenteria-Oreretan jaso zuen omenaldian. Jose luis Ansorena Beka lehiaketa irabazi dute aurten Jessica Duarte akordeoi jotzaileak eta Ines Lopez-Gallagher cello jotzaileak, eta biak entzuteko aukera izango da larunbatean egingo duten emanaldian.
Andra Mari Abesbatzaren egoitzan izango da kontzertua, 19:00etan—Pablo Iglesias kalea 11—; emanaldiaren sarrera librea izango da, aforoa bete arte.
Duela lau urte sortu zuten Andra Marik eta Musikenek elkarlanean Ansorena Beka lehiaketa xede bikoitzarekin: Musikene Master ikasleei formaziorako diru laguntza eskaintzea, eta abesbatzaren sortzaile izan zenaren legatuarekin jarraitzea, gazteen talentuari lagunduz eta euskal musika bultzatuz.
