Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Kritika eta umorea erruz, txirigota jaialdian

Bi Kolorete Kultura elkarteak antolatuta, 11. Cadizko Inauteri Jaialdia izango da larunbatean Lekuona Fabrikan.

Gartzia eta Atxukarro gaur jaialdia aurkezteko agerraldian.Herri Bizia
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/10/29

Goi mailako ikuskizunak hartuko du Lekuona Fabrika larunbat arratsaldean. Hala esan dute gaur Bi Kolorete Kultur elkarteko Josu Atxukarrok eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak. Izan ere, Cadizko Inauteri  Jaialdia egingo dute, eta 11. ekitaldiak inauterien sorlekutik zuzenean  txispa, umore eta musikarik onena ekarriko duela iragarri dute Atxukarrok eta Gartziak. Hori horrela, 11. edizioan lau txirigota ariko dira oholtza gainean. Los calaita aurtengo Cadizko inauterietako taldeen lehiaketa ofizialeko lehen saria eskuratu du eta ikuskizun nagusia izango da.Umore beltza, interpretazioaren originaltasuna, eta letren ausardia nabarmendu dituzte, baita Eugenio umorista omentzen duela ere.

Konpromiso sozial dosia emango dio Los Muchachos del congelao txirigotak emanaldiari. Cadizko Inauterietako Taldeen Lehiaketa Ofizialean laugarren sailkatu zen, eta egunerokotasunarekin lotutako gaiak landuko ditu, samurtasunaren eta mezu sotilen bidez. Una chirigota con ShonikEt3 txirigotak, freskotasuna, gaztetasuna eta giro ona ekarriko duela azaldu dute. Azkenik, Aqui donde me veis por una chispa no soy rey erromantzea ariko da. Bigarren saria jaso zuen bere modalitatean eta kaleko inauteriaren ahotsik jatorrena eta egiazkoena  ekarriko omen du satira politikoaren eskutik.

Errenteria-Orereta Cadizko Inauteriaren Jaialdiaren “bihotza” dela jarri du nabarmen Atxukarrok, “azaroaren 1 askoren egutegian dago markatuta, eta aurten ere kalitate goreneko ikuskizuna ekarriko dugu, barrez eta emozioz betea”. Sarrerak agortuta daude, eta 500 pertsonek izango dute jaialdiaz zuzenean gozatzeko aukera. Sarrera lortzerik izan ez dutenentzat zuzenean emango dute streaming bidez Tele Donostiko Youtube kanaletik eta LTD bidez.

Harrera udaletxean

Aizpea Otaegi alkateak eta udalbatzako hainbat kidek harrera egingo diete txirigotetako ordezkariei udaletxeko areto nagusian larunbatean, eta bertan izango da Udal txistulari Banda eta dantzariak ere agurra eskaintzeko.  Bertako harrobiari egin dio Atxukarrok erreferentzia,, izan ere, jaialdiak hori sustatzeko helburua ere ba omen du, “Koldo Mitxelena ikastetxeko 11 urteko hiru ikasle taldek hasiko dute ikuskizuna, euskara hutsean egin eta interpretatuko duten txirigota pieza batekin, “kulturen fusioa eta etorkizuneko proiekzioa sinbolizatuz”.

Larunbateko Errenteria-Oreretako ekitaldi nagusiaz gain, Berrozarren eta Hondarribian ere izango dira emanaldiak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.