Parke osasuntsuak nola erabili erakutsiko dute
Andreoneko, Lopeneko eta Euskal Herria plazako parkeetan ariketa fisikoa egiteko makinak daude. Horiek egoki nola erabili azalduko dute.
Hiru parke osasuntsu ditu Lezok. Andreonen, Lopenen eta Euskal Herria plazan daude. Horietan, aisiarako elementuaz aparte, ariketa fisikoa egiteko gailuak daude. Bada, Lezoko Udalak osasunera bideratutako makinak horiek nola erabil daitezkeen ikasteko ikastaroak antolatu ditu, hil honetan hasi eta 2026ko ekainera arte. Bederatzi saio egingo dituzte, hilabeteko bana: denak ostegunez dira, 09:00etatik 10:00etara.
Lehen saioa hilaren 30ekoa (ostegunekoa) izango da. Andreoneko parkean, udaleko Kirol Orientazio Zerbitzuko (KOZ) kideek azalduko dute nola eman erabilera egokiena han diren makinei. “Makinak nola erabiltzen diren azaltzeaz gainera, mugikortasun ariketak ikasiko dute parte hartzaileek”. Saioan doan dira, eta ez da aurrez izena eman behar: “Makinak ondo erabiltzen jakitea beharrezkoa da norberaren gorputzean kalterik ez eragiteko”.
Honakoa da saioen egutegi zehatza (denak ostegunez dira, 09:00etatik 10:00etara).
- Hilak 30, Andreone parkean.
- Azaroak 27, Lopene parkean.
- Abenduak 18, Euskal Herria parkean.
- Urtarrilak 29, Andreone parkean.
- Otsailak 26, Lopene parkean.
- Martxoak 26, Euskal Herria parkean.
- Apirilak 30, Andreone parkean.
- Maiatzak 28, Lopene parkean.
- Ekainak 25, Euskal Herria parkean.
