Hondakin bereziak jasotzeko furgoneta, Piku kaletik Txerrimuñora
Piku kalean obrak egiten ari direlako aldatu dute lekuz zerbitzua, behin-behinean. Hileko lehen eta azken ostegunetan izaten da herrian furgoneta.
San Markoseko Mankomunitatearen hondakin bereziak jasotzeko furgoneta leku ezberdinean izango da herrian zerbitzu ematen datozen asteetan. Izan ere, Piku kalean obrak egiten ari dira, eta handik Zubitxo kalera, Txerrimuño ondora, eramango dute furgoneta. Behin-behineko aldaketa izango da, beraz. Toki berria, baina maiztasun eta ordutegia ez: hileko lehen ostegunetan izango da herrian gai bereziak biltzeko ibilgailua, 09:00etatik 12:45era; baita hileko azken ostegunetan ere, 16:00etatik 19:15. Beraz, gaur (hilak 30, osteguna) Txerrimuño ondoan izango da furgoneta, arratsaldez.
Lezoko Udalak eman du toki aldaketaren gaineko informazioa. Aldaketak sor ditzakeen eragozpenengatik ulermena eskatzeaz gainera, udalak adierazi du ezinbestekoa dela hondakin bereziak modu egokian kudeatzea. Bateriak, aerosolak sakelako telefonoak edo garbiketako produktuak utz daitezke, besteak beste, furgonetan.
