Zinema Txikiak bi saio programatu ditu larunbaterako
Alde batetik, 'Mamu harrapariak' filma proiektatuko dute Donibaneko Juanba Berasategin, 17:30ean. Bestalde, 'Ermita' filma botako dute Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etan.
Joan den urteko emanaldi batean ateratako irudia da honakoa. Pasaiako Zinema Txikiak bi saio izango ditu larunbatean (azaroaren 1ean). Alde batetik, Mamu harrapariak filma proiektatuko dute Donibaneko Juanba Berasategi aretoan, 17:30ean. Donibaneko saiora joateko motora zerbitzua eskainiko da. Motora 17:00etan irtengo da Trintxerpeko pantalanetik, eta San Pedron ere geldialdia egingo du, jendea hartzeko.
Bestalde, Ermita filma botako dute Trintxerpeko Alkateordetzan, 19:00etan. Bigarren proiekzio hori 13 urtetik gorako gazteei begirakoa da. Bi proiekzioen sarrerak doakoak dira, baina aurretiko erreserba egin behar da Bibe plataforman.
