Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Lezoko bidegorri sarea hobetzeko, hiru proposamen egin dizkio Eguzkik udalari

Eskaerek egungo sarea hobetzea, eta mugikortasun arloko segurtasuna nahiz jasangarritasuna sustatzea dute helburu.

Altzateko bidegorri zatira joateko zatia estutu dela azaldu du Eguzkik.Eguzki
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/10/31

Ondoko panela nahasgarria dela uste du Eguzkik. Argazkia: Eguzki.

Eskaera izaerako hiru proposamen helarazi dizkio Eguzki talde ekologistak Lezoko Udalari, herriko bidegorrien sarea hobetzeko, eta horietan mugikortasuna seguruagoa eta jasangarriagoa izan dadin. “Uste dugu udalak horietatik bi betearazi behar dituela. Hirugarrena, beste alternatibarik ezean, kontuan hartzeko modukoa da”.

Udalak “betearazi” beharrekoen artetik lehena, bide-seinaleekin du harremana. Zehazki, Gi-636 errepidearen gaineko Altamirako biribilguneko pasabidean udalak aspaldi jarri zuen bide-seinaleekin zehazki. Eguzkiren aburuz, han den Pasaia-Donostia norabidera bideratzeko seinaleak ematen duen informazioa ez da zuzena, bizikletaren zaleak Gi-636 errepidearen paraleloan den oinezkoen bidera eramaten baititu: “Izan ere, tarte hori ez dago bizikleta-planaren barruan (aldundiak berretsi du) eta, gainera, bidegorri baten gutxieneko baldintzak betetzetik oso urrun dago, are gehiago bizikletek eta oinezkoek partekatzen badute eta norabide bikoitzekoa bada. Horregatik, lehenbailehen kentzeko eskatzen dugu, baldintza horiek betetzen ez dituen espaloi-tarte estu bat bidegorri gisa erabiltzera bultzatzen baitu”.

Udalaren bigarren betebeharra, Eguzkiren ustez, Renfeko geltokitik Altamirako biribilguneraino doan zatiarekin du zerikusia. Han, zehazki Altzateko etxebizitza eremura iristeko egindako biribilgune berrian, Gipuzkoako Bizikleta Planean ezarritako sare nagusiaren trazaduraren neurriak ez dira betetzen, bidegorria estutzen delako. “Gainera, obrekin bidegorriaren zati bat eten egin zen, baina gaur egun ez dira leheneratu. Gure idazkian eskatzen dugu beharrezko neurriak har daitezela egungo trazaduraren baldintzak (gutxieneko zabalera) mantentzeko eta trazaduraren jarraitutasuna leheneratzeko”.

2013an onartu zen Gipuzkoako Bidegorri Sare Nagusiarekin du harremana hirugarren proposamenak, bigarren eskaerarekin lotura duena. Lezon bada tarte bat bi bidegorri adarren artean loturarik ez dagoena, Altamirako biribilgunearen inguruan. Horren gaineko gogoeta egiteko eskatu diote udalari, “tarte horretan sareari jarraitutasuna eta koherentzia emanez”.

Altamirako biribilgunearen aurreko maldan, etena dago bidegorria. Argazkia: Eguzki.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.