Franco hil eta 50 urtera, solasaldia Lezon
Azaroaren 20rako prestatu du solasaldia Etxetxok, '50 urte eta gero...' izenburukoa. Lau hizlarik parte hartuko dute Gezalako hizketaldian.
Azaroaren 20an beteko dira 50 urte Francisco Franco diktadorea hil zela. Horren harira, Etxetxo Lezoko Memoria Historikoaren taldeak solasaldia antolatu du 2025eko egun horretarako, azaroaren 20rako alegia. 50 urte eta gero… izenburupekoa da hitzaldia, eta lau kidek parte hartuko dute. 19:30erako iragarri du Etxetxok jarduera, Gezala Auditoriumean. Sarrera doan da, baina aurrez tokiaren erreserba egin behar da aforoa zaintze aldera; besaulkiaren erreserba egiteko Etxetxoko kideekin hitz egin behar da.
Jabi Buces historialaria, Josu Ibargutxi frankismoaren biktima, Urtzi Urkizu kazetari eta idazlea, eta Maialen Arteaga kazetaria izango dira hizlari. Haien gogoetak bideratzeko eta dinamizatzeko Joxe Juan Ugalde izango da.
