Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Pasaiako Klima eta Energia plana, aurrera

Astearteko ohiko osoko bilkuran, Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu zuten 2023-2030 Klima eta Energia Plana.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/10/31

Astearteko ohiko osoko bilkuran, Pasaiako Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek aho batez onartu zuten 2023-2030 Klima eta Energia Plana. Teo Alberro alkateak adierazi zuen plana aurrera ateratzea “pozgarria eta itxaropentsua” dela, “sinbolikotik asko badu ere, ingurugiroa zaintzeko erreminta praktiko oso indartsua baita”.

“Trantsizio energetikoa gure gizartearen erronka handienetako bat da, eta klima aldaketari modu eraginkor, zuzen eta iraunkorrean aurre egiteko funtsezko zutabeetako bat”, esan du Iraitz Pazos Ingurumen zinegotziak. Arlo horretan, udalak azken urteetan “lan handia” egin duela baietsi du, “udal esparruaren eraginkortasun energetikoan, kontsumoen murrizketan eta energia berriztagarrien sustapenean”.

Egindako lanaren ondorioz, udalak bere instalazioak eta energia eskaerak sistema eraginkorragoetara eta ingurumen inpaktu txikiagoko sistemetara egokitzeko jarduerak bultzatu dituela jakinarazi du. Honakoak:

  • Eraikin publikoetako eta herri bideetako argiztapen sistemak berritzea, LEDekin ordeztuz luminaria konbentzionala.
  • Klimatizazio sistemak eta ur bero sanitarioa ekoizteko sistemak hobetzea, kontsumo txikiko aerotermia eta termo elektrikoen sistemak ezarriz.
  • Autokontsumorako eta autokontsumo partekaturako sei estalki fotovoltaiko instalatzea, 300 eguzki panel baino gehiagorekin eta 140 kWp baino gehiagoko potentzia instalatuarekin.
  • Udal ibilgailuen flota pixkanaka elektrifikatzea, lau ibilgailu elektriko eta hibrido entxufagarri bat gehituz, udal emisioak murrizteko.

Jarduera horiek 870.000 eurotik gorako inbertsio publikoa ekarri dute, eta horietatik 140.000 euro baino gehiago Energiaren Euskal Erakundearen (EEE) laguntzen bidez finantzatu ditu udalak.

Hartutako neurriei esker, udalaren aztarna energetikoa “nabarmen” murriztu dela, eraginkortasuna hobetu dela eta kontsumo arduratsuko eredu baterantz aurrera egin dela adierazi du udal erakundeak, Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko otsailaren 8ko 1/2024 Legeak ezartzen dituen betebehar eta helburuekin bat etorriz.

Lege horrek, gainera, tokiko administrazioei helburu zehatzak finkatzen dizkiela zehaztu du udalak. Pasaiaren kasuan, 2023-2030 aldirako Klima eta Energia Iraunkorrerako Ekintza Planak (PACES) legeak eskatutako lan ildoa indartu duela jakinarazi du udal erakundeak, 2030erako tokiko jomuga zehatzak ezarriz:

  • Udalaren energia kontsumoa %35 murriztea.
  • Tokiko sorkuntza berriztagarria udal kontsumo elektriko eta termikoaren %33ra arte handitzea.
  • Udalerriko berotegi efektuko gasen emisioak %55 murriztea, 2010. urtearekin alderatuta.

Aldi berean, PACESek zortzi helburu estrategiko zehazten dituela jakinarazi du udalak: aurrezpen eta efizientzia energetikoa bultzatzea; tokiko energia sorkuntza berriztagarria sustatzea; kutsatzen ez duten moduetan oinarritutako mugikortasun iraunkorra sustatzea; hiriko osasuna eta erosotasun termikoa babestea; sektore ekonomikoei klima aldaketara egokitzen laguntzea; edota udalerriaren klima erronkei erantzuteko aukera emango duen partaidetzazko gobernu eredu bat egituratzea.

Esparru estrategiko horri helduta, Pasaiarako erronka berria tokiko energia komunitateak sortzea dela adierazi du udalak, gobernantza eredu kooperatibo eta parte hartzailea izango duena, herritarrek, enpresek eta administrazioek energia berriztagarria modu kolektiboan ekoiztu, partekatu eta kudeatzeko aukera izan dezaten.

Erronka horrez jabetuta, udalak lehen aldiz sartu du 2025eko aurrekontuan zuzkidura ekonomiko espezifiko bat, “herritar aktiboak sustatzeko eta laguntzeko energia komunitatea sortzeko prozesuan”.

Hori dela eta, 2025ean Gipuzkoako Energia Bulegoarekin koordinatuta, udalak hiru prestakuntza eta sentsibilizazio saio egitea erabaki du, “Pasaian etorkizunean energia komunitate lokal bat sortzeko oinarri izango den ingurune mesedegarri bat sustatze aldera”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.