Urteko gau ilun eta beldurgarrienaz gozatu dute oiartzuarrek
Aurtengo Gau Beltza ere handia izan da. Etxeko txikienak trapu eta arropa zaharrekin mozorrotuta irten dira kalera, uzta garaia behar bezala agurtu eta negua heldu dela ospatzeko.
Magiaz betetako gaua izaten ari da Oiartzunen ere. Herriko haurrak beldurrak uxatzen ibili dira han eta hemen, erdiguneko txoko eta bazter guztiak izuz bete dira. Beste urte batez arrakastatsua izan da Abaraxkak, Oiartzungo Antzerkizaleak taldeak eta udalak ondutako Gau Beltza. Beldurrak uxatzen hasi aurretik ederki bete dituzte sabelak Done Eztebe plazan. Ondoren, herriko txokoetan barrena ibili dira, eta nola ez, izuak izan dira nagusi. Sua, dantzak, oihuak… Beldurra pasa baina era berean gozatzeko iluntzea izan da, beste urte batez.
HITZA Oiartzungo Gau Beltzean ere izan da, eta hona bertan bildutako irudiekin osatutako bideoa:
