Gau beltza magikoa bihurtu dute Lezon
Lezoarrek ilunabarrean ospatu zuten urria atzean uzteko gau berezia. Kalejiraz, abesbatzaz, mozorroez eta antzerkiaz gozatu zuten.
Gau Beltza Taldeak eta Gaxuxa Emakume Elkarteak antolatutako eskulan tailerrean sortutako piezekin herria apaindu ondoren, azkenean iritsi zen Gau Beltza ospatzeko garaia. Lezoarrek giro ezin beldurgarriagoan ospatu zuten urria atzean uzteko gau berezia.
Herrian zehar Gau Beltzeko kalejira egin, Sutargi Abesbatzaren eta Murixka Dantza Taldearen emanaldiaz gozatu eta sua piztu zuten. Su horrek bertaratutakoen belduz guztiak uxatu zituen eta hari esker gaua magikoa bihurtu zen. Mozorroak soinean gozokiak eskatzen aritu ziren zenbait eta azkenik, eguna bukatzeko, Orratx! Antzerki Taldearen saio bikoitzaz gozatu zuten lezoarrek.
Hona hemen Gau Beltza Taldeak HITZAri bidalitako argazkiak eta bideoak:
