Aitona-Amonen Bordako taberna, lehiaketara
Jubilatuen egoitzako taberna ustiaketaren ardura hartzeko interesa dutenek hilaren 6ra arte bidal ditzakete proposamenak.
Lezoko Udalak jakinarazi du Aitona-Amonen Bordako tabernaren ustiaketa lehiaketara atera duela. Deialdiaren barruan, tabernaren ardura eramateaz gainera, atezaintza lanak kontratatzeko asmoa dago. Baldintzen eta bestelakoen xehetasunak Lezoko Udalaren webgunean aurki daitezke. Interesdunek eskaerak hilaren 6a baino lehen bidali behar dituzte, posta elektronikoz.
Udalak jakinarazi du jubilatuen egoitzako taberna martxan izatea garrantzitsua dela, erretiratuen elkarteak urtean zehar egiten dituen jarduerak egiteko oso baliagarri baita zerbitzua zabalik izatea. “Ostalaritza zerbitzua emateaz gain, gizarte kohesiorako eta herriko eragileen jarduerarekin bat egiteko proiektua da Aitona-Amoinen Borda kafetegia, herritarren topagune eta adineoo pertsonentzat espazioa ere baita”, esan du udalak.
