2025/11/3

400.000 euro Pasaia, Errenteria eta Lezoko berroneratze proiektuetarako

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamenduak finantzatuko ditu herri horietako zenbait proiektu.

Ohorezko Mailan ariko dira EPLEko Santxo eta Aranguren

Maila igoera lortu dute asteburuan irabazita, eta Lehen Mailako Eskuz Binakako finala jokatuko dute Tolosa 1 taldearen kontra. Larruzko Paletako bigarren mailako finalean, berriz, ez zuten garaipena lortu Etxezarreta eta Yorelek.

Zirizaren erreklamazioa atzera bota du Auzitegi Nagusiak

Epaiak udalaren eta PPAren arteko gatazka luze bati bukaera eman dio, eta udalak administrazioen arteko elkar ulertzearen aldeko apustua indartu nahi du.

Presio sozial eta indartsu bateratua eskatu du Duintasunak

Abenduaren 18an manifestaziora deitu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizen Herri Ekimen Legegilean eskatu duena berma dezaten.

Imanol Saiz Gomez de Segura/ Ikerne Zarate Gartziarena

Azaroko jardueren zerrenda argitaratu du Oiartzungo Topalekuak

Ostegunetik igandera irekitzen dute egoitza 2008 eta 2013 urte artean jaiotako gazteentzat. Datozen egunetako ekintzen berri eman dute.

Meipiko Babarrun Jana, hilaren 15ean

Bazkariko txartelak salgai daude jada 20 euroan, Pari Barri, Meipi, Juantxo eta Patxiku tabernetan. Aurten ere futbolin txapelketa jokatuko da, hilaren 14tik aurrera.

Irudi eta hots iradokitzaileak eman ditu Pasaiako Gau Beltzak

Handia izan zen Pasaiako Gau Beltza. Ikusgarriak barrutietan egin zituztenak. Jarraian, bideo eta irudi bidez, hainbat une.

Behobia-Donostia

Kiroldegietako takilak eta dutxak eskura izango dituzte lasterkariek igandean

Behobia-Donostia lasterketaren 60. ekitaldia egingo dute igandean, eta Errenteria-Oreretako hirigune osoa zeharkatuko du bat egingo duen lasterkari andanak.

Olibet-Etxe Berrietarako proiektu integrala galdegin du PSE-EEk

Olibet- Etxe Berrietako aparkalekua auzoaren berrurbanizazioa aintzat hartu gabe esleitu izana salatu du PSE-EEk.

Euskal Herria Palestina bufandak Garmendi txokolategian

Garmendi txokolategian eros daitezke Euskal Herria Palestina elkartasun bufandak, hamar euroren truke.

pilota

Txost eta Oiarpeko kirolarien asteburuko partidak

Hamaika partida jokatu dituzte asteburuan Txost eta Oiarpeko kirolariek; horietako asko, Oiartzunen. Kontsultatu emaitzak, hemen.

Oiartzungo futbol taldeen emaitzak

Asteburuan zenbait partida jokatu dituzte Oiartzun KEko kirolariek. Kontsultatu partida guztien emaitzak, hemen.

Nafarroaren historiaren gaineko ikastaroa, NOHAren eskutik

Oreretan Nafarroaren historia zabaltzea du xede NOHA Nafarroatik Oarsora Historia Argitzen taldeak. Lehen iniziatiba izango da ikastaroa.

Aitona-Amonen Bordako taberna, lehiaketara

Jubilatuen egoitzako taberna ustiaketaren ardura hartzeko interesa dutenek hilaren 6ra arte bidal ditzakete proposamenak.

Gehiago