Azaroko jardueren zerrenda argitaratu du Oiartzungo Topalekuak

Ostegunetik igandera irekitzen dute egoitza 2008 eta 2013 urte artean jaiotako gazteentzat. Datozen egunetako ekintzen berri eman dute.

Gazteak bingo musikatuan jolasten. @topalekua.oiartzun / Instagram

Oiartzungo Topalekuak hilabete honetako jardueren zerrenda argitaratu du sare sozialetan. 2008 eta 2013 urte artean jaiotako haurrak joan daitezke hara ostegunetik igandera. Ostegun eta igandeetan 17:00etatik 20:00etara ematen dute zerbitzua. Ostiral eta larunbatetan, haatik, 17:00etatik 21:00etara.

Hona, hortaz, datozen egunetako jarduerak:

  • Hilak 6, osteguna: Polilla tramposa mahai jokoa.
  • Hilak 7, ostirala: Pista jolasa.
  • Hilak 8, larunbata: Mug cake.
  • Hilak 9, igandea: Slack line.
  • Hilak 13, osteguna: Kaxa musikatua.
  • Hilak 14, ostirala: Pintxo lehiaketa.
  • Hilak 15, larunbata: Wii-just dance.
  • Hilak 16, igandea. Zinea.
  • Hilak 20, osteguna: Bang!
  • Hilak 21, ostirala: Slime.
  • Hilak 22, larunbata: Xaboi tailerra.
  • Hilak 23, igandea: Puzzleak.
  • Hilak 27, osteguna: Asanblada.
  • Hilak 28, ostirala: Truk ikastaroa.
  • Hilak 29, larunbata: Truk txapelketa.
  • Hilak 30, igandea: Volleyball.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.