Nafarroaren historiaren gaineko ikastaroa, NOHAren eskutik
Oreretan Nafarroaren historia zabaltzea du xede NOHA Nafarroatik Oarsora Historia Argitzen taldeak. Lehen iniziatiba izango da ikastaroa.
Nafarroaren historia Oarsoaldera gerturatzea, zehatzago Errenteria-Oreretara. Hori da NOHA Nafarroatik Oarsora Historia Argitzen talde sortu berriaren helburua. Bide horretan lehen iniziatiba antolatu du, publiko zabalari begirakoa. Izan ere, kurtso laburra antolatu dute hilaren 5, 12, 19, eta 26an, hileko lau asteazkenetan Euskal Herri Nafarroaren Historia goiburuarekin.
Ikastaro labur hori, Lekuona Fabrikan izango da, 18:00etan hasi eta 20:00ak arte.
