Ohorezko Mailan ariko dira EPLEko Santxo eta Aranguren
Maila igoera lortu dute asteburuan irabazita, eta Lehen Mailako Eskuz Binakako finala jokatuko dute Tolosa 1 taldearen kontra. Larruzko Paletako bigarren mailako finalean, berriz, ez zuten garaipena lortu Etxezarreta eta Yorelek.
Etxezarreta eta Yorel sari banaketan.EPLE Aurkia eta ifrentzua asteburuan EPLErentzat, txanponaren bi aldeak. Eskuz Binakako Lehen Mailako finalerdietan Santxo eta Arangurenen garaipena eta finala jokatzeko txartela; Larruzko Palestako Bigarren Mailako finalean, baina ez zuten irabazterik lortu Etxezarreta eta Yorelek.
Eskuz binakakoan partida luzea eta borrokatua oso, hala aurreikusia zuen EPLEk, eta ez zuen hutsik egin. Fanderian, Agustina Otaola Pilotari Profesionala pilotalekuan jokatutako partidan 22-15 irabazi zuten Santxo eta Arangurenek Zazpi Iturriko E. Gorostidi eta Iraetaren kontra. Ordubetetik gorakoa izan zen partida eta EPLEkoak izan ziren nagusi lehen erdian abantaila zabalak lortuta. Estuago joan zen errenteriarrentzat partidaren bigarren zatia, eta Amezketakoak gerturatze arriskutsua egin zuten. Azkenean, EPLEko pilotarien azken tanto sortak garaipena esku-eskura jarri zien. Santxo eta Arangurenek Ohorezko Mailarako txartela lortu dute, baita final handia jokatzeko aukera ere. Azken horretan Tolosa elkarteko Altuna eta Aizpuru izango dituzte aurkari.
Bigarren Mailako Larruzko Paletan ez zuten lortu garaipena Etxezarreta eta Yorelek. 26-35 garaitu zitzaizkien Oianguko Etxeberria eta Letamendia. Txapelketa paregabea egin dute errenteriarrek, baina finalean gehiago izan dira Oiangukoak. Finala ikusteko egin klik hemen.
Astebururoko partiden berri Agustina Otaola pilotalekuko sarrerako beirategian kontsulta daitezkeela asteazkenetik aurrera, sare sozialetan, EPLEren web orrian, eta Errenteriako Udalaren kirol orrialdean.
