Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Presio sozial eta indartsu bateratua eskatu du Duintasunak

Abenduaren 18an manifestaziora deitu du Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizen Herri Ekimen Legegilean eskatu duena berma dezaten.

Duintasunaren azaroko lehen asteleheneko protesta.Imanol Saiz Gomez de Segura
Imanol Saiz Gomez de Segura/ Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2025/11/03

Ez dute asko eskatzen, zahartzaro duin baterako eskubidea bermatzea baino ez. Eskaera horrekin irten dira kalera berriro Duintasunak deituta dozenaka pentsiodun eta protesta handi baterako deia zabaldu. Manifestaziora deitu du EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak gaurko protestan; Gasteizen izango da abenduaren 15ean. Xedea, herritar eta eragile mordoren babesa jaso zuen HEL Herri Ekimen Legegilean eskatzen zutena, bizi baldintza duinak bermatuko dituzten miseriazko pentsioen osagarria. Legebiltzarrak ez zuen tramitera onartu, baina Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak adierazi du eutsi egiten diotela pentsioen osagarri bat eratzeko eskaerari, eta 2026an martxan izatea nahi dute gainera.

Ez daude amore emateko prest, hala adierazi dute gaurko mobilizazioan, “hitz egiteko eta aurrera egiteko aukerarik badago, gurekin konta dezakete. Bizi baldintza duinak lortu ezin dituzten adineko pentsiodunen arazoa onartezina eta luzaezina da eta diotenez, funtsean ados bagaude, hori posible egiteko moduak bilatzea derrigorrezkoa da”.

Ildo beretik, EAJ eta PSE-EE beste bide batzuk “aztertzeko” prestu azaldu zirela aipatu dute pentsiodunek HELaren bidez eskatutakoari erantzuteko, 2026rako aurrekontu publikoetan gutxieneko pentsioak osatzeko partida bat bideratzeko aukera dute, baina beldur gara ez ote duten partidarik proposatuko haien alde egiteko”.

Datuak eman dituzte ondoren. Hala Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aurrekontuak %4 handituko direla aurten azaldu dute, 16.400 milioi eurora helduko direla, “baina beste behin ere, diru sarrerak, soldata errenten kontura izango dira batez ere: %86. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bilketa %10 igoko da eta beste horrenbeste BEZaren bilketa, baina 14 urte bere horretan izan den Sozietateen Gaineko Zerga %14 jaitsiko da”. Azken horrekin, oso kritiko Duintasuna, “aurrekontu handienak direla esango dute, baina EAEn pobreziak gora egiten jarraitzen du”.

Lanbide Arteko Gutxieneko Soldatari ere erreparatu diote gaurko protestan. Sindikatuen Herri Ekimen Legegilea blokeatuta geratzeaz gain, Confebaskek eta CENek patronalek “erabat arbuiatu” dutela azaldu dute pentsiodunek.

Testuinguru horretan gizarte mobilizaziorako topagune bateratuen beharra aldarrikatu du Duintasunak, pentsiodun, sindikatu eta bestelako eragileen elkarlana bermatzeko, “batetik pairatzen ari garen jarrera antidemokratikoak salatzeko, eta bestetik, gutxieneko pentsio eta gutxieneko soldata duin eta nahikoak exijitzeko”.

Batzarra bukatuta, manifestazioa egin dute pentsiodunek Herriko Plazatik abiatuta; geldialdia egin dute Iztietako anbulatorioaren aurrean, osasungintza publikoaren defentsa egiteko, eta hortik bidea jarraitu dute Herriko Plazan bukatzeko.

Ondoko bideoa eta argazkiak, Imanol Saiz Gomez de Segurak eginak dira.

Duintasunaren protesta, azaroko lehen astelehenean.
Duintasunaren protesta, azaroko lehen astelehenean.

Duintasunaren protesta, azaroko lehen astelehenean.
Duintasunaren protesta, azaroko lehen astelehenean.

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.