Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Hunkituta eta oso eskertuta" jaso du saria Joxemari Mitxelenak

Ostiralean jaso zuen Joxemari Mitxelenak Oiartzungo Kirol Saria. Landetxen izan zen ekitaldia, eta dozenaka herritar bertaratu ziren.

Leire Perlines Apalategi
Oiartzun
2025/11/04

Pasa den ostiralean jaso zuen Joxemari Mitxelenak “50 urtetik gorako ibilbide luze eta oparoaren aitortza”. Landetxen egin zuten ekitaldia, eta zenbait urtez harekin jardunean aritu diren taldekideak, udal ordezkariak, herriko kirol elkarteetako partaideak, senideak eta lagunak elkartu ziren beran omenaldia egiteko.

Edorta Fernandez kirol zinegotziak eman zion hasiera ekitaldiari, etea Mitxelena goraipatu zuen. “Joxemariren merituez hitz egiten pasa nezake arratsalde osoa. Lehen pilota eskola sortu zuen herrian eta pilotari gisa edota Gipuzkoako eta Euskal Selekzioko hautatzaile gisa hainbat titulu lortu ditu”.

Era berean, Fernandezek Txost elkartean egindako lana ere izan zuen mintzagai. “Paxaka, errebotea edo bote luzea herrian sustraitu ditu, pilota oso berriak topatzen ibili zaigu han eta hemen… eta erretiroa zetorrela uste genuenean, hara! Euskal Herriko pilota federazioko lehendakari!”.

Joana Mendiburu Oiartzungo alkateak hitz egin zuen segidan, eta Mitxelenaren goitizena aipatuz eman zion hasiera hitzartzeari. “Joxemariri Axeya deitzen diogu Oiartzunen, eta ez alferrik: azeriaren adimena, trebezia eta ikuspegi zabala izan ditu beti Joxemarik gure herriko kirolaren mesedetan, eta batez ere, nola ez, euskal pilotaren mesedetan”. 

Hots, gehitu zuen saridunaren kasuan kirolean lortutakoaz soilik hitz egitea “hanka motz” geratzea dela, eta gehitu zuen kirolak adina modalitate edo fazeta dituela. “Kirolarekin batera, ondarea eta historia uztartu ditu beti; Euskal Herriaren  oroimena zaindu eta etorkizuna eraikitzeko modu gisa ulertu ditu historia eta oroimena”.

Gainera, kirolariaren bizitza “euskaltzaletasunak” eta “jakin minak” gidatu duela nabarmendu zuen Mendiburuk. “Artxiboetan bezala kirolean ere ikusezinaren bila ibili da. Oiartzundik Euskal Herri osora zabaldu du bere lanaren oihartzuna. Bere lanari esker, gaur, Oiartzungo pilota bizi bizi dago. Kirolaren arloan dena da antolaketa, mugimendua eta etorkizuna. Hori guztia Joxemariren gisako pertsonen lanari esker lortu da”.

Eskerrak emanez amaitu zuen hitzartzea alkateak. “Eskerrik asko, bihotzez, zure konpromisoagatik, zure grinagatik eta gure gazteei transmititu diezun balioengatik”.

Azkenik, protagonista bera igo zen oholtzara garaikurra jasotzera, eta berau “hunkituta” eta “oso eskertuta” jaso zuela adierazi zuen. Gainera, nabarmendu zuen “beti” sentitu duen zorra “orain handiagoa” dela.

Gaztarora egin zuen jauzi Mitxelenak hitzaldian. “Gurutzen jaio nintzen, frontoi baten ezker paretaren ondoan. Oso gazte hasi nintzen bertan jolasten, eta hor hasi nintzen norbaitek frontoi bat egin zuelako. Hala izan ez balitz nire bizitza zeharo ezberdina zatekeen. Beti sentitu dut norbaiti zor diodala pilotan hasi izana. Orain, gaurko omenaldiaren ondoren, are zor handiagoa dudala sentitzen dut”.

Azkenik, haren gertukoei eskerrak emanaz amaitu zuen. “Nire gurasoei, izugarrizko sakrifizioa egin baitzuten ni aurrera ateratzeko. 14 urte bete gabeak nituela nirekin pilotan hasi ziren lagunei. Urrutira joan behar izaten genuen lehenengo, Oiartzunen ez baitzegoen pilota antolaturik. Herrian pilota modu antolatuan lantzeko nirekin lanean aritu diren guztiei. Eta, nola ez, eskerrik asko bereziki nire emazteari eta alabei. Mila esker denoi, nik egin ditudan gauza guztiak ez baititut bakarrik egin. Ohore handia da niretzat bide honetan lortu dudana, eta hori zuei denei esker izan da”.

Oiartzungo Udalak ostiraleko ekitaldiaren zenbait irudi bildu ditu, eta hemen ikus daitezke horiek.

Erlazionatutako edukia“Herrian horrelako omenaldi bat egitea oso berezia da”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.