Xakean jokatzeko aukera izango da larunbatean
Abaraxkak eta Zaintzadik elkarlanean antolatu dute hitzordua. 16:30erako egin dute deialdia, eta Doneztebe plazan elkartuko dira.
Abaraxkak eta Zaintzadik elkarlanean antolatuta, xakean jokatzeko aukera izango da Doneztebe plazan. Gainera, edonor bertaratu daiteke hitzordura, herritar guztientzat irekia baita deialdia.
Larunbatean (hilak 8) izango da xakean jokatzeko aukera, 16:30ean hasita.
Abaraxkaren ekintzen inguruko informazio gehiagorako, egin klik hemen.
