Maria de Illarra ahanzturan gera ez dadin, liburua
Xabier Susperregik egin du liburua, eta helburua da protagonista ahanzturan ez geratzea. Liburuaren aurkezpena hilaren 7an (ostirala) izango da.
Xabier Susperregik Maria de Illarra liburuaren aurkezpena egingo du ostiralean (hilak 7) Oiartzungo Udaletxeko Areto Nagusian, 18:30ean.
Susperregik azaldu duenez, Maria de Illarra Oiartzunen jaio zen XVI. mendean, txiroa zela kontatu du, bai eta Hondarribiko alkateek atxilotu zutela ere. Are, idazlearen hitzetan, sorgina izatea leporatu zioten, eta 1611. urtean epaitu zuten. Epaiketa horretan sorgina izatea leporatzeaz gain, bizilagunak sorgintzea eta “deabruarengana Jaizkibeleko akelarrera hegan” eramatea leporatu zioten.
Susperregik liburua Maria de Illarra oroimenean ez ahazteko helburuarekin egin du, “haren historia hobeto ezagutu dadin eta udalak, urte luzeren ondoren, nolabaiteko errekonozimendua eman diezaion”.
