Oiartzungo AP-8 autobidearen irteera itxiko dute igande eta astelehenean
Hilaren 9 eta 10eko gauetan itxiko dute irteera Bilborako noranzkoan, 22:00etatik 06:00etara. Beraungo irteera erabili beharko da.
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakitera eman duenez, hilaren 9 eta 10eko gauetan, 22:00etatik 06:00etara, Oiartzungo irteera (AP-8-11-1-S) itxiko dute Bilborako noranzkoan, eta AP-8ko galtzada nagusiaren eskuineko erreia itxiko dute irteera horren parean.
Aipatu dutenez, murrizketa horiek “beharrezkoak” dira bidean mantentze lanak egiteko. Lehen gauean adarra fresatu eta aglomeratua zabalduko dute. Bigarrenean, haatik, seinale horizontalak margotuko dituzte.
Ibilbide alternatibo gisa ibilgailuek Beraungo irteera erabili ahal izango dutela jakinarazi dute.
