Behobiaz gaindi, bada kirola asteburuan
Allerruk eta Arkirunek euren asteburuko partiden zerrenda bidali dute HITZAra. Interesa duten klubek gauza berbera egin dezakete.
Behobia-Donostiaren asteburua den arren, bestelako kirol partidak ere izango dira herrian eta kanpo, horietan Lezoko kirol taldeek parte hartuko dutelarik. Allerru Kirol Elkarteak eta Arkirun Pilota Klubak euren norgehiagoken berri eman diote HITZAri Jarraian, haiek emandakoetatik hedabide honek egin duen zerrenda:
FUTBOLA (Allerruk bidalitako datuak)
Gizonen Gorengoen Maila
- Touring-Allerru, etzi (larunbata) 17:00etan Errenteria-Oreretako Fanderiako zelaian.
Gizonen Lehen Erregionala
- Allerru-Mariño, etzi (larunbata) 17:00etan Plazetan.
Gizonen Gazte Maila
- Allerru-Santo Tomas Lizeoa, etzi (larunbata) 12:30ean Plazetan.
Mutilen Kadete Maila
- Allerru-Antigua Luberri, etzi (larunbata) 15:15ean Plazetan.
Nesken Haur Maila
- Intxaurdi-Allerru, etzi (larunbata) 10:15ean Donostiako Cesar Benito zelaian.
Mutilen Haur Maila
- Allerru-Hernani, etzi (larunbata) 09:15ean Plazetan.
Mutilen Haur Maila, Txikiak
- Allerru-Martutene, etzi (larunbata) 10:45ean Plazetan.
PILOTA (Arkirunek bidalitako datuak)
Hilak 7, ostirala. 18:00etan, Koldobike Gezala pilotalekuan, Gipuzkoako 2. Mailako Haur Mailako partida
- Osa-Gabilondo (Bergara)
Hilak 8, larunbata. 16:00etan, Koldobike Gezala pilotalekuan, Gipuzkoako eskolartekoen partidak, Kimu Mailakoak.
HITZAk, Allerruren eta Arkirunen partiden zerrendarekin egin bezala, herriko kirol taldeen partiden berri ematen du. Interesa duten klubek posta elektronikoz bidal dezakete euren kartelera HITZAk publiko egin dezan.
