
Igandeko Behobia-Donostiaren dortsala dutenei zenbait elikadura gomendio eman dizkiete Izan Nutrizio eta Dietetika zentroko June Ibarguren eta Alazne Mindegia adituek.

Oier Guillanek gidatuko ditu saioak, eta Ehuntze sormen espazioan izango dira. Bi kasuetan izena eman behar da.

Agustina Otaola pilotalekuak hartuko ditu borrokaldiak 17:00etan hasita. Ateen irekiera 16:00etan egingo dute, ordu horretatik aurrera sartu ahalko dira ikusleak, eta orduan zabalduko dute txarteldegia ere.

Portuaren eskuduntzaren eztabaida bor-bor denean iritsi da Espainiako Gobernuaren erabakia. Sarrerako kanala handitzea, helburu nagusia.

2020ko irailean instalatu zenetik, gailu horrek 7 milioi litro ur iragazi eta 466,5 kilo itsas hondakin flotatzaile jaso ditu, kilo bat batez beste egunean.

Ohiko orduan zabalduko dute azoka, 09:00etan eta hortik aurrera hainbat ekintza egingo dituzte, 13:00ak arte. Helburua, lehen sektorean ari diren baserritarrak eta nekazari ustiategiak ezagutzera ematea du azoka bereziak.

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira egitarau zabala antolatu dute hilaren 18tik, abenduaren 5era. Mari Zozaia pasealekua inauguratuko dute Altzate auzo berrian.

Hiru urteko hutsunearen ondoren, abenduaren 19an jokatuko da proba herrikoiaren XII. ekitaldia, 20:30ean. Izen emateak irekita daude jada.

Ostiraletik (hilaren 7tik) trenen maiztasuna handituko da. Zortzi urtez trenbide bakarra izan da martxan tunelean.

2040ra arteko epealdirako neurriak daude jasota planean. Herritarrei batzarrera agertzeko eskatu diete, ekarpenak egiteko aukera izango dutelako.

Ekintzaz beteriko asteburua izango da honakoa. Ostiraletik igandera hamaika ekitaldi izango dira Oarsoaldeko herrietan. Kontsultatu denak klik batean, hemen.

Hilaren 22an (larunbata da) egingo dute jaialdia Niessen aretoan. Programazioaren aurkezpenaz gain, kontzertuak ere egongo dira.

Ohi bezala Herriko Plazan jarri dute zita, eguraldia lagun, dantza saio bikaina eskaintzeko 12:00etan.

Allerruk eta Arkirunek euren asteburuko partiden zerrenda bidali dute HITZAra. Interesa duten klubek gauza berbera egin dezakete.