Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
IngurumenaUdala

Asteartean aurkeztuko du Lezoko Udalak Klima eta Energia Trantsizioaren Ekintza Plana

2040ra arteko epealdirako neurriak daude jasota planean. Herritarrei batzarrera agertzeko eskatu diete, ekarpenak egiteko aukera izango dutelako.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2025/11/06

Klima eta Energia Trantsizioaren Aldeko Ekintza Plana egin du Lezoko Udalak. Horretan klima aldaketaren ondorioak arintzeko udalerrian egin beharreko moldaketak eta hobekuntzak jasota daude, 2040ra arteko epealdiarekin. Egindakoaren berri lezoarrei eman nahi die udalak: hilaren 11rako, 18:00etan eta udaletxeko pleno aretoan aurkeztuko die udal erakundeak plana herritarrei. Haien ekarpenak jaso nahi ditu, ekintza plan hori diseinatzeko oinarri izan zen diagnostikoaren osatze prozesuan egin bezala.

Planak helburu zehatzak ditu. Horrela zerrendatu ditu, laburrean, udalak:

  • Herrian kokatutako sektoreek (udala barne) emititutako berotegi efektuko gasen isurpenak nabarmenki murriztea.
  • Udal jardueran eta Lezon kokatutako gainerako sektoreetan (etxebizitzak, zerbitzuak, industria, lehen sektorea, eta abar) energia aurreztea, energiaren erabilera eraginkorra izatea eta behar den energiaren zatirik handiena 0 Kilometro filosofiarekin bat datorren jatorri berriztagarrikoa izatea. 
  • Lezon klima aldaketari lotutako inpaktuek eragin ditzaketen kalteak aurreikustea, prebentzio neurri eraginkorrak finkatzea eta klima aldaketara egokitzeko neurriek herritarren osasunean eta natur ondarean eragin positiboak ekartzea. 
  • Lezoar guztiak klima aldaketa eta energia trantsizioan ahalduntzea eta eragile ezberdinen arteko elkarlanerako sareak osatzea, klima aldaketa guztion erronka delako.

Plana ibilbide luzeko ikuspegiarekin landutakoa dela azaldu du udalak. Indarrean izango den epealdia 2040ra artekoa bada ere, 2050erako tartean begirako ekintzak ere aurreikusi dira bertan. Iaz hasi zuen plana egiteko prozesua udalak, eta astearteko bilkura irekian egindakoaren berri emango du.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Gipuzkoako zahar etxeetako langileek «propaganda» egiteari uzteko eta baliabideak jartzeko eskatu diote aldundiari

Donostiako Udalak 502 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du 2027rako, %1,2 handiagoa

Kultura, Gipuzkoa

Tsai Ming-Liang zinemagilearen erakusketa bat ireki du Tabakalerak, ibili ahala inguruari erreparatzeko

Pasaiako portuan saihesbide bat egitearen alde agertu dira alderdiak, titulartasunaren gatazkak gorabehera

30 urte bete ditu Eibarko Portaleak, eta «erakusketa handi bat» hartuko du ostiraletik aurrera

Hasi dira Escalerillas eraisten

Bihar irekiko dute Morlansko tunela, oinezkoentzako ere atonduta

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.