Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Seabin-ek bost urte daramatza Pasaiako badia iragazten

2020ko irailean instalatu zenetik, gailu horrek 7 milioi litro ur iragazi eta 466,5 kilo itsas hondakin flotatzaile jaso ditu, kilo bat batez beste egunean.

Mikel Del Val Garcia
Pasaia
2025/11/06

Seabin Pasaia proiektuak, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboko taldeak bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren laguntzarekin, bost urte daramatza funtzionamenduan. Materrek adierazi du, herritarren zientziaren bidez, itsas hondakinen eta mikroplastikoen jarraipenean “estatuko erreferente” bilakatzea lortu duela.

2020ko irailean instalatu zenetik, gailu horrek 7 milioi litro ur iragazi eta 466,5 kilo itsas hondakin flotatzaile jaso ditu, kilo bat batez beste egunean. Materren arabera, proiektuaren diferentzia da Pasaiako taldeak laginketa horiei “analisi zorrotza” egin diela. Materreko kideek hondakin bakoitza identifikatu eta protokolo estandarizatuen arabera kuantifikatu dute, “zientziarako eta administraziorako esanguratsuak izan daitezen”. Orotara, 280.000 itsas hondakin baino gehiago “zehaztasunez” aztertu eta emaitzak partekatu ditu Materrek, “ingurumen arazoak konpontzeko hainbat eragile inplikatzea funtsezkoa dela erakutsiz, baita itsas hondakinen erronkan ere”.

Funtzionamenduan daraman bost urtetan, Seabin Pasaiak “itsas zakarrontzi bat baino askoz gehiago” dela erakutsi duela adierazi du Materrek: “Ikerketarako, sentsibilizaziorako eta herritarren partaidetzarako tresna da”. Materreko kideen eta boluntarioen lanari esker, Seabin-ek “kutsadura ikusezin” bat ikusarazteko aukera eman duela zehaztu dute sustatzaileek: mikroplastikoak. Horrez gain, beste hondakin batzuen arazoa ikusaraztea ere lortu duela nabarmendu du Materrek: plastikozko tabako bilgarriak, belar artifizialeko zuntzak edo eraikuntzan erabiltzen diren mikrozuntzak. Hondakin horiek Seabin-en identifikatu, aztertu eta zientzia administrazioari ezagutarazi dizkiote, “arazo horiek elkarrekin lan eginez konpontzeko”. “Hondakin horiek, begi bistaz zailtasunez ikusten direnak, gure portuetako kutsadura flotatzailearen erradiografia errealista eskaintzen dute, eta datu iturri baliotsua dira komunitate zientifikoarentzat”, esan du Materrek.

Bost urte horietan, Seabin Pasaiak bildutako datuak “etengabe” gehitu dituzte mikroplastikoen jarraipena egiteko plataforma nazional eta nazioartekoetara. Aldi berean, bildutako plastikoak eta mikroplastikoak “erreferentziazko” ikerketa zentroei laga dizkie Materrek.

Kontzientziak eraldatzea helburu

Materrek adierazi du Seabin-en proiektua herritarren zientzian duen ikuspegiarengatik nabarmendu dela, boluntarioen taldea emaitzen behaketan, azterketan eta hedapenean inplikatzen duen metodologiarengatik. Parte hartzeko jardueren, bisiten eta sare sozialetako argitalpenen bidez, Materrek itsas hondakinen arazoa gizarteari gerturatzea lortu duela baietsi du, “ozeanoen kontserbaziorako begirada kritikoagoa eta konprometituagoa sustatuz”.

“Aurkitzen dugun plastiko zati bakoitza kontsumoari eta gure ohiturak aldatzeko aukerari buruzko istorio bat da. Seabin Pasaiak gogorarazi digu lehorrean gertatzen dena itsasoan bukatzen dela, eta ezagutzarekin eta lankidetzarekin bakarrik lehengoratu ahal izango dugula”, esan du Sara Lizarza Materreko proiektuen arduradunak.

Eredu aitzindaria

Seabin Pasaia Bizkaiko golko osoan instalatutako mota horretako lehen gailua izan da, eta funtzionatzen jarraitzen du Materreko lantaldearen “giza ahaleginari eta ahalegin ekonomikoari esker”, baita aldundiko Jasangarritasun Departamentuari esker, 50.000 euro baino gehiago bideratu baititu proiektura. Erakunde zientifiko eta sozial askok ere babestu dute Pasaiako proiektua.

Hemendik aurrera, Materrek Seabin Pasaia ahalbidetzen duen sarea zabaldu nahi du. Pasaiako elkarteak boluntario berriak eta itsas jasangarritasunarekin konprometitutako enpresa eta erakundeak inplikatu nahi ditu, proiektu bizi hori indartzeko. “Lankidetza publiko-pribatua funtsezkoa da proiektuaren inpaktua mantendu eta hedatzeko, aztertzeko, sentsibilizatzeko eta ekiteko gaitasuna biderkatzeko. Portu garbiago eta etorkizun urdinago bati lagundu nahi dion edozein erakundek egitasmo aitzindari honekin bat egin dezake”, esan du Materrek.

Seabin Pasaiaren bosgarren urteurrenean, Materrek itsas ikerketarekin, ingurumen hezkuntzarekin eta itsas zaborren eragina geldiarazteko ekintza kolektiboarekin duen konpromisoa berretsi du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.