Elkarte eta herritar taldeei begirako formazioa Antxon
'Elkarteen lege betebeharrak eta horien kudeaketarako gakoak' izenpean, hilaren 17an eta 24an izango da ikastaroa, barrutiko Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernu Oneko eta Berrikuntza Politiko-sozialeko Sailak eta Pasaiako Udalak elkarte eta herritar taldeei begirako formazio saioak antolatu dituzte Pasaian urtean zehar. Martxoa eta maiatza artean hiru formazio ikastaro antolatu ziren: Ekintza komunitarioa sustatzeko gakoak, Talde eraginkorrak eta Talde osasuntsuak. Hilaren 17an eta 24an urteko laugarren eta azken ikastaroa egingo da Antxoko Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara bitartean: Elkarteen lege betebeharrak eta horien kudeaketarako gakoak izenburupean.
Martxoan eta maiatzean antolatutako ikastaroen izen ematea zabala izan zela eta balorazioak onak izan zirela adierazi du udalak. Hori dela eta, laugarren eta azken ikastaro bat egitea erabaki dute. Aurrekoen antzera, lau orduko iraupena izango du eta doakoa izango da.
Izen emateak udal webgunean dagoen galdetegia beteta edo helbide elektronikora mezua idatzita egin behar dira. Izena emateko azken eguna hilaren 12a (asteazkena) da. Ikastaroa egin ahal izateko, gutxienez hamar pertsona behar direla jakinarazi du udalak. Kopuru horretara iritsi ezean, ez da ikastaroa antolatuko.
Pasaiako Udaleko Parte hartze sailak gaiarekiko interesa duten elkarte zein herritar taldeei izena ematera animatu die.
