
Pasaiako badia une historiko eta magiko baten agertoki izan da gaur. XVI. mendeko 'San Juan' baleontziaren erreplika uretaratu dute, hamar urte luzeko proiektu mugarriak ur hartu du gaur.

Behobia-Donostia lasterketaren atarian, kirolean nutrizioak duen garrantzia nabarmen jarri dute Ibarguenek eta Mindegiak; kirol nutrizionista da lehena, eta nutrizionista klinikoa bigarrena. Korrika ariko dira biak igandean.

Aurtengoa baino 7, 4 puntu handiagoa, lau erronka handiri erantzun asmoz ondu dutela proposamena azaldu du Aizpea Otaegi alkateak.

Orkestra trintxerpetarrak lau hamarkadako bidea osatu du, eta urteurren horri aitortza egiteko, kontzertua eskainiko dute bihar (larunbata) barrutiko parrokian, 12:30ean.

Bizikidetzaren eta memoriaren bide horretan beste urrats bat emate aldera ondu dute egitaraua. Zikloa hilaren 10etik 27ra izango da.

Datozen egunetan zenbait partida jokatuko dituzte Oiartzun Kirol Elkarteko kirolariek etxean zein kanpoan. Kontsultatu ordutegiak klik eginda.

Igandeko Behobia-Donostiaren protagonista nagusiak kirolariak dira. Haiei ahotsa eman die HITZAk, eta seiren testigantzak jaso ditu

Mataderoa biziberritzeko proiektua aurkeztu du udalak, Hibaika Arraun Elkarteko eta Gurekin auzo elkarteko ordezkariekin batera. Kirol elkartea, gaztelekua eta auzotarrentzat ekipamendua izango ditu eraikinak etorkizunean.

Kirolarekin oso lotuta egon da beti Madaria. Korrikan aritzeaz gain, hainbat kirol talderen kardiologoa izan da, eta kirolarien bihotz errehabilitazioa lantzen du egun.

Mikel Astarloza Txirrindor-eko prestakuntza fisikoaren arduraduna da, eta gakoak eta gomendioak eman ditu Behobia-Donostia bezalako lasterketa bat ondo prestatzeko.

Hilaren 11n izango da hitzordua, 18:00etan, Arizmendin. Pribilegioak, ezintasun emozionalak edota harreman afektiboak bezalako gaiak jorratuko dituzte.

DBH1eko ikasleek Altamirako parkeko zuhaitzen gaineko lanketa egin dute, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek lagunduta.

Herritarren hizkuntza aktibazioan eragin beharko du; lan eskaintza bi urte eta erdirako da.

Abeslari eta konpositore donostiarra Trintxerpeko Alkateordetzan izango da bihar (larunbata), 19:00etatik aurrera.

2025eko Bigarren Hezkuntzako Fisika Irakaskuntza eta Dibulgazioaren Saria eman diote.

Azaroaren 30ean egingo dute, eta hiru txango prestatu dituzte. Ondoren, denak Tolaren elkartuko dira bazkaltzeko.

Euskoaren proiektu pilotua Oarsoaldera iritsiko da, eta aurkezpen bilera bat egingo dute Antxoko Katekesiko lokalean: hilaren 13an, 19:00etan.

'Elkarteen lege betebeharrak eta horien kudeaketarako gakoak' izenpean, hilaren 17an eta 24an izango da ikastaroa, barrutiko Kultur Etxean, 18:00etatik 20:00etara.

Orotara hiru saio izango ditu zikloak, eta horietako bakoitzean gai ezberdin bat jorratuko dute.

San Pedroko Musika eta Abesbatza astearen 40. ekitaldiaren barruan, gaur eta bihar emanaldiak jasoko ditu barrutiko parrokiak.